Azken eguneratzea: 2009/11/13
Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguneko (azaroaren 25a) kanpaina
Beldur barik / Sin miedo lema daraman ekimenak

Eudel, Emakunde eta Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gauzatu dute kanpaina hau. Euskal gazteriari emakumeek jasaten duten indarkeria hautematen laguntzea du xede “Beldur barik / Sin miedo” lema daraman ekimenak. Gazte askoren partaidetza, prebentzio mezuak eta baliabide aniztasuna dira kanpainaren oinarriak; urte betez mantenduko da abian. 70 euskal boluntario baino gehiago batu dira Berdinsarera, guztira biztanleriaren %75a osatzen dutelarik. Aurten ere Puntu Lila iniziatiba abiatuz, genero indarkeriari ezetza emateko gonbitea egingo zaie hiritarrei. Puntu Lilaren irudia www.eudel.net, www.euskadi.neteta www.emakunde.euskadi.netwebguneetan eskuratu daiteke.

 

Bilbo, 2009ko azaroaren 13a. "Beldur barik / Sin miedo" da aurten Edudel, Emakunde eta Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza lotu dituen lema; emakumeen aurkako indarkeriari (bai fisikoa, psikikoa edo sinbolikoa izan) aurre egin nahi diote. Era berean, azaroaren 25ean ospatuko den Genero Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, gazteriari bereziki  bideratutako kanpaina bat abiatu dute: gazte askoren partaidetza, prebentzio mezuak eta baliabide aniztasuna dira kanpainaren oinarriak. Urte betez abian  mantenduko den ekimena izango da.

 

Izan ere, emakumezkoen aurkako indarkeria ez da soilik eraso fisikoetara mugatzen. Indarkeria sinbolikoa ere badago: daturik inon aurkitu ezin bada ere, emakumeengan beldurra eragiten duen hori, emakumeak izate soilagatik egoera ezberdinak pairatu behar dituztela sinistarazten diena hain zuzen.


Eudelek, Berdinsareko kide diren Udalen - EAEko biztanleriaren %75a diren  berrogeita hamar Udal - bidez; Emakundek eta Genero Indarkeriaren Biktimei  Laguntzeko Zuzendaritzak gazteriari bereziki bideratutako kanpaina hau abiatu dute. Emakume eta gizonen arteko harremanetan jokabide positibo eta adeitsuak sustatzea da bere helburu nagusia. Horrela, hainbat udalerritako gazteen laguntzaz eta medio anitzen nahasketarekin, irudi eta eduki bat landu da. Ekimenak erakunde ezberdinen eta 70 herri baino gehiagoren babesa izan du kanpainaren mezua sustatzeko.


Martxan jarri den partaidetza eta ikerketa prozesuaren ondorioetako bat gazteek beren mezu eta usteak zabaltzeko egindako abesti bat izan da. Kantuaren bideoklipa ere filmatu dute eta bertan argi uzten da gazteriak genero indarkeriari aurka egiteko lehiarekiko duen konpromezua. Aipatutako mezuak bilduz, bestalde, jokaera sexisten aurkako gida osatu dute. Neska zein mutilek erabiltzeko aproposa den gida honek jokabide sexistak hautematen eta hauei  aurre egiten erakusten du. Gida barruan, gainera, informazio eta larrialdietarako telefono zenbakiak ere badatoz.


Indarkeriaren aurkako puntu bat


Iazko kanpainan egin zen bezala, eta hedabideek kanpainaz eta hiritarren erantzunaz egin zuten hedapenari esker izandako arrakastak eraginda, aurtengoan ere Puntu Lilaren irudia erabiliko dute genero indarkeriarekiko gizartearen mesprezuaren adierazpide bezala; azaroaren 25eko astean toki oro zabalduko den irudia izango da. Aurrekoan bezala, kanpainaren atzean dauden erakunde guztiek hiritarrak gonbidatu nahi dituzte genero indarkeriari ezetza eman diezaioten puntu lila ahalik eta nabarmen izan dadin gainean eramanez. Ikur honekin jarrera bateratu bat erakutsi nahi da: gizateriak genero indarkeria gaitzesten duela.    


Erakunde, hedabide, saltoki, taberna, garraio, eta abar gehiago ere batu daitezke oraindik ekimen honetara; beren parte hartzeak ere kanpainaren arrakastan eragina izan baitezake, iaz gertatu zen legez. Beharrezko informazio eta material  guztia
www.eudel.net, www.euskadi.net y en  www.emakunde.euskadi.net webguneetan dago eskuratu daiteke.
Oraingoan kanpaina ez da 2009ko azaroaren 25ean bukatuko; urte betez abian izango dute. Indarkeriaren gaiaren inguruan lanean jarraitzeko beharrizana ikustean, ekimeneko partaideak ikasturte guzti honetan zehar hezkuntzaren esparrutik gaia jorratzearen alde agertu dira. Honen harira, gai honetaz soilik arduratuko den lan batzorde bat sortu dute.