Hondartza, ibai eta urtegietara joaten garenean askotan ausartegiak izan ohi gara bainatzerakoan. Aholku batzuk kontuan izanez gero zenbait arriskutatik ihes egitea badago.
Igerian ez badakizu ez sartu ur handietan, ikasi igerian ahalik eta lasterren; ez urrundu etxekoak edota lagunak dauden tokitik; baten bat
estu eta larri ikusten bada azkar mugitu behar da, alarma-deia egin eta ahal den guztian lagundu.