Zuzendaritzaren zerbitzu eta harremanak
Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak behar diren baliabide teknologiko bereziak dauzka dinamismo eta konplexutasun handiko arloak (joko eta ikuskizunetakoa halakoa da) kudeatzeko, ikuskatzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira baliabideetako batzuk:
- Baimenak prozesatzeko eta kontrolatzeko, irudi eta kudeaketako sistema informatiko integratua, Zuzendaritzaren asuntoen tramitazio arrunterako oinarrizko euskarria dena.
- Artxibo digitalizatu optikoko sistema. Bertan, fidatzeko eta erraz eskuratzeko moduan biltzen eta gordetzen dira administrazioko agiriak.
- Jokoak ikuskatzeko eta kontrolatzeko softwarearen analizatzaileak.
- Ikuskapen eta kontrolerako ikus-entzunezko material ugari.
- Joko-simulagailuak, joko-makinak homologatzeko eta entseguetarako programagarriak.
- Lokal publikoetan segurtasun-ikuskapenak egiteko eta joko-materiala homologatu aurretik entseguak egiteko baimena duten laborategi eta erakundeak, hala nola, LABEIN, CINSA eta INGEMAS.
Zerbitzu nagusiak
Helburua: Joko eta ikuskizunetako jarduerak planeatzea eta koordinatzea.
Funtzioak:
- Zerbitzuen plangintza, koordinazioa eta kontrol orokorra.
- Zuzendaritzaren informatikako aplikazioen eta datu-baseen kontrola eta jarraipena.
- Joko eta Ikuskizunen gaietan baimenak ematea.
- Agiriak eta prozedurak estandarizatzera.
- Ikuskapenaren plangintza eta koordinazio orokorra.
- Joko eta Ikuskizunetan espezializatutako aholkularitza juridikoa.
- Arauen garapena.
- Jokoaren Euskal Kontseiluaren, Ikuskizunen Euskal Kontseiluaren eta Zezenketako Euskal Batzorde Aholkulariaren koordinazioa eta jarraipena.
- Memoriak, estatistikak eta txosten orokorrak.
- Joko eta Ikuskizunetako zehapen-espedienteen tramitazioa
Itzuli
|