
Joko arduratsua sustatzeko kanpaina, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko jokoaren sektoreko enpresek eta ludopatiei laguntzeko elkarteek bultzatuta.
Jokoa gizakiaren berezko jarduera bat da, aisia eta denbora-pasa mota bat. Hala ere, ezinbestekoa da joko-jarduera kontrolpean edukitzea, joko arduratsuaren arauak errespetatuz.
Zuretzat jokoa arazoa bada, laguntza eskatu 900 84 04 33 dohaineko telefonora deituz. Bertan, egoera horretatik irteten lagunduko dizuten profesionalak aurkituko dituzu.