Sarrera Ohiko galderak Ikuskizunek bete beharreko baldintzak
Sarrera
Gaur egungo gizarte aurreratuetan, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak eguneroko bizitza ekonomiko eta sozialean txertatzen dira. Gero eta erakunde eta pertsona gehiago aritzen da horrelako jarduerak antolatzen. Halaber, halako gizarte aurreratuetan, hiritarrek gero eta segurtasun handiagoa eskatzen dute horrelako jarduerak egiterakoan. Haietan gertatzen diren ezbehar eta istripuak mingarriak eta kezkagarriak gertatzen dira jendearen artean.
Gida honen bidez, honelako ekitaldien balizko antolatzaileei informazio erraza, argia eta zehatza eman gura diegu bete behar dituzten baldintzei buruz eta horrelako jarduerak tramitatzen eta baimentzen dituzten administrazioei buruz.
Espero dugu gida hau lagungarri izango dela jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak gogo-betegarriak eta atsegingarriak izan daitezen, eta ezjakintasunaren edo inprobisazioaren ondorioz ikusleak edo parte-hartzaileak arriskuan jartzea eragozten lagunduko duela
|