Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Joko eta Ikuskizunak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Joko eta Ikuskizunak Logotipoa
Eskumenak eta helburuak


1.  Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzari honako ahalmen eta funtzioak dagozkio:
  
 
   Kasinoak, bingoak, jolas-aretoak eta joko-aretoak (eta Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen arautegian ezarritako joko-modalitate guztiak) instalatzeko, irekitzeko, aldarazteko, funtzionatzeko eta berriztatzeko baimena ematea, eta (baimena ematekotan) iraungitzea.
     
   Joko-jarduerekin zerikusia duten funtzioak betetzeko behar diren agiri profesionalak ematea, berriztatzea eta (ematekotan) ezeztatzea.
     
   Jokoak ustiatzen dituzten enpresei –eta hainbat motatakoak dira jokoak- hartarako baimena ematea, eta baita enpresa horiek aldarazteko, berriztatzeko eta (hala egin beharra gertatzen bada) iraungitzeko baimena ematea ere.
     
   Joko-makinak ustiatzeko baimenak ematea eta (baimena ematekotan) berriztatzea edo iraungitasuna adieraztea.
     
   Joko-, ikuskizun- eta jolas-jardueren gaietan kontrol-lana eta ikuskatze-lana egitea eta zehatzeko ahalmena gauzatzea, EAEko Jokoaren Legearen 32.1 artikuluan eta Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako Legearen 38.3 artikuluan aipatutako zehapenak (eta indarreko legerian ematen zaizkionak) ezarriz.
     

  •  Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren zezen-ikuskizunak eta Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak direnak baimentzea
  • Ikuskizunetarako lokal eta esparruen segurtasuna kontrolatzea eta ikuskatzea, eta jarduera horiek debekatzea edo bertan behera uztea, indarrean dagoen legerian ezarri zen moduan
  • Euskal Autonomi Erkidegoko jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren lokalen eta erakunde antolatzaileen erregistro orokorra eramatea.


 
   Joko eta ikuskizunetako eta jolas-jardueretako gaietan autonomiako, estatuko edo nazioarteko organoekin harremana izatea eta koordinatzea eta, bidezkoa bada, organo horiek zuzentzea edo organo horietan parte hartzea.
 
 
 
2.  Ezarritako funtzioak burutzeko, Ertzaintzako Joko eta Ikuskizunen Unitatea Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzari esleituko zaio ondorio guztietarako, unitate horretako kideen funtzionario-estatutuari dagozkion gaietan izan ezik.

3.   Taldeko Organo Partaidetuak

Euskal Joko Kontseilua.

Jendaurreko Ikuskizunene eta Jolas Ihardueren Euskal Kontseilua.

Toreo-Gaien Euskal Batzorde Aholku -Emalea.

Ordutegi Batzordea.



 
 


 

Azken eguneratzea: 2006/03/09