Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Larrialdiei Aurregitea
 
  • Nola jardun larrialdi kimiko baten aurrean
  • Arrisku kimikoari buruzko komunikazio plana
  • Sos deiak

Azken eguneratzea: 2012/02/08

Prezipitazioak gutxituz doaz, gaurkoek elur eran izaten jarraituko dute.

Euskalmetek iragartzen du gaur arratsalderako eguraldiak hobera egingo duela.

Euskalmetek iragarri du prezipitazioak gutxituz joango direla, horiek hurrengo orduetan elur moduan izango dira.

Euskalmeten arabera, egoera arratsalde-gauean pixkanaka hobetuz joango da. Horregatik, alerta laranja izatetik ohar horia izatera pasatuko gara.

Euskalmeten iritziz, gaurko elur moduko prezipitazioak urriak izan dira, baina errepideetan arazoak egon dira lehenengo orduetan, batez ere Araban. Hor, tenperaturak oso baxuak izan dira, 4 – 5ºC inguruan.

Egoera hori aurreikusita, Euskalmetek atzo elurragatiko alerta laranja eman zuen, alerta ez zuen eman aurreikusitako prezipitazio kopuruagatik, baizik eta elurrak errepideetan sor zitzakeen arazoengatik.

Biharko, hilak 9, Euskalmetek iragartzen du egunaren lehenengo zatien prezipitazioak oso urriak izango direla, eta izatekotan, EAEko mendebaldean (Bizkaia eta Araba).

Egunean zehar tenperaturek gora egingo dute, eta egunaren lehenengo orduetan elur-kota 0-100 m inguruan egotetik 500 m egotera pasatuko da nahiko azkar; hori dela eta, biharko aurreikusitako elur pilatua ez da nabarmentzekoa izango.

Ostiralerako, hilak 10, ez da prezipitaziorik espero, baina barnealdean izozte ahulak egon daitezke .

Bukatzeko, apurka-apurka egoerak onera egingo du EAEn.

Oharra: egoeraren eboluzioa eta iragarpenen zein abisuen eguneratzeak jarraitzea gomendatzen da www.euskalmet.euskadi.net webgunean eta Twitterren (@Euskalmet)