Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Larrialdiei Aurregitea
 
  • Nola jardun larrialdi kimiko baten aurrean
  • Arrisku kimikoari buruzko komunikazio plana
  • Sos deiak

Azken eguneratzea: 2012/02/06

Hotza bueltatuko da bihar EAEra

Euskalmet agentziaren arabera tenperatura baxuak eta elur formako prezipitazio ahulak bueltatuko dira.

Euskal Meteorologia Agentziak tenperatura baxuak eta elur formako prezipitazio ahulak iragarri ditu asteartetik aurrera, eta asteazkenera arte luzatuko dira.

Euskalmeten arabera, Azoreseko antizikloia euro-siberiakoarekin elkartuko da eta haize bolada hotzak bueltatuko dira. Hori dela eta, tenperaturak asko jaitsiko dira eta hotza asteko protagonista bilakatuko da. Elur formako prezipitazioak izango ditugu itsaso mailan.

Gaur, astelehena, prezipitazio mardulak izango ditugu, eta elur kotak beherantz egingo du 600-800 metrotik 500-600 metrora egunaren amaieran.

Bihar, otsailaren 7an, elur kota 400-500 metrotik 0-100 metrora jaitsiko da, baina prezipitazioak desagertuz joango dira.

Euskalmeten arabera asteazkena egunik hotzena izango da eta noizbehinka prezipitazio txikia egingo du, bereziki mendebaldean (Bizkaia).

Bihar gauean (otsailak 7) eta asteazkeneko lehenengo orduetan espero dira tenperatura baxuenak, bereziki Gipuzkoan.

Tenperatura baxuenak -3 ºC inguruan kokatuko dira ekialdean eta 0 ºC mendebaldean, -4 º Gipuzkoako barnealdean eta -2 ºC Bizkaiko barnealdean.

Asteko bigarren zatian eguraldiak berdintsu jarraituko du. Noizbehinka prezipitazio txikia egingo du kota baxuetan.

 Oharra: Egoeraren garapena eta iragarpen eta ohar desberdinen eguneraketa jarraitzea aholkatzen da (http://www.euskalmet.euskadi.net) eta Twitter @Euskalmet –en.