Azken eguneratzea: 2011/12/13

Herrizaingo Sailak aktibatu egin du Euskadiko Meteorologiako Plana itsasertzeko arriskuagatik (aurrelarrialdi fasean).

Herrizaingo Sailak alerta gorria aktibatu du datorren ostegunerako, hilak 15, itsasertzeko arriskuagatik.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta gorria aktibatu du itsasertzeko arriskuagatik, abenduaren 15eko 0:00etatik 15:00etara. Egun horretan kostaldean olatuak egongo dira, horiek zazpi metroko altuera gaindi dezakete eta itsasoan olatuak altuagoak izango dira.

Egoera ikusita, Herrizaingo Sailak aktibatu egin du Euskadiko Meteorologiako Plana 0 egoeran itsasertzeko arriskuagatik (aurrelarrialdia). Horrek esan nahi du ohartarazi dituela zerbitzu eragile guztiak, parte hartzeko behar izanez gero.

Euskalmeten arabera, mendebaldeko haize gogorrak oso olatu handiak sortzen ari dira Atlantiko osoan. Olatu horiek fase altuenean ostegunean helduko dira gure kostaldera, fase horretan olatuek zazpi metroko altuera gaindi dezakete. Olatu gehienak izango dira itsaso-adituek deitutako “hondoko itsasoa”.

Euskalmetek gogorazten du ohar horian gaudela, oharrak bihar eguerdira arte, hilak 14, iraungo du. Hortik aurrera alerta laranja izango da; izan ere, olatuek bost metroko altuera gaindituko dute kostaldean.

OSTEGUNERAKO ETA OSTIRALERAKO ALERTA LARANJA HAIZEAGATIK

Gainera, Euskalmetek alerta laranja eman du ostegunerako eta ostiralerako haizeagatik; izan ere, mendebaldeko haizegunetan haize-boladek 140 km/ h abiadura gaindi dezakete, eta mendebaldeko haizeguneak ez direnetan 100 km/h. Hala ere, haizearen jarraipen zehatza egiten ari da; hori dela eta, gomendatzen dizuegu adi egotea eta iragarpenei kasu egitea. Horretarako, honako helbide hauek dituzue: www.euskalmet.euskadi.net eta @Euskalmet (Twitter).

Bestalde, astebururako elurra eta euria nagusi izango dira, aste aktibo honetan. Ordurako olatuak txikiagoak izango dira, ostiral arratsaldean euria agertuko da eta elur kota 1000 metro inguruan ibiliko da.

Gomendioak:

Denboraleak

Haize zakarra

GOMENDIOAK - DENBORALEAK

1. HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuak denboraleak gertatzen direnerako, ondorio txarrik ez izateko, edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

  • Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
  • Ezta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere ez.
  • Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
  • Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
  • Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
  • Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
  • Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
  • Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

igo

2.- UDALENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuak denboralea dagoenerako, ondorio txarrik ez egoteko, edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

  • Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen uda-zerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak eta abar).
  • Herrian jarrita dauden aldamio, garabi eta obrako beste elementuei kontu egin, denak ondo tinkatuta daudela ziurtatzeko.
  • Tinkatu ondo hiri-altzariak, zabor-ontziak edo istripua eragin dezakeen beste edozer gauza.
  • Erreparatu instalazio ez egonkor, eramangarri edo desmuntagarriei (adibidez, karpak) eta ez badaude, tinkatu.
  • Ziurtatu herrian ez dagoela inor kanpin egiten leku arriskutsuetan, eta aztertu herriko kanpin-instalazio guztiak.
  • Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea hor daukazula, larrialdiak koordinatzeko 112 zentroarekin kontaktatzeko.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Errepide edo paseoetan, bereziki, kostaldekoetan, zati arriskutsuak zaindu eta kontrolatu.
  • Jakinarazi herritarrei denborale arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

igo

3.- LARRIALDIETAKO ZERBITZUENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuak denboralea dagoenerako, ondorio txarrik ez izateko, edo ahalik eta gehien murrizteko:

  • Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
  • Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
  • Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue

igo

GOMENDIOAK - HAIZE ZAKARRA

1. HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuak haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko, eragindako herritarrentzat:

Prebentzioko neurriak:

  • • Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
  • • Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
  • • Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.

Kanpoan baldin bazaude:

  • Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.

Bidaiatuz gero:

  • Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
  • Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan. Itsas ondoan bazabiltza:
  • Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
  • Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

igo

2.- UDALENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuak haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzioko neurriak:

  • Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udalzerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolderietako zerbitzuak eta abar).
  • Erreparatu ondo udalerrian jarrita dauden aldamio, garabi eta obrako beste elementuei, denak ondo tinkatuta daudela ziurtatzeko.
  • Tinkatu ondo hiri-altzariak, zabor-ontziak edo istripua eragin dezakeen beste edozer gauza.
  • Erreparatu instalazio ez egonkor, eramangarri edo desmuntagarriei (adibidez, karpak), eta tinkatu ondo.
  • Ziurtatu ez dagoela inor herrian kanpin egiten leku arriskutsuetan, eta aztertu herriko kanpin-instalazio guztiak.
  • Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea hor daukazula, larrialdiak koordinatzeko 112 zentroarekin kontaktatzeko.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Errepide edo paseoetan, bereziki, kostaldekoetan, zati arriskutsuak zaindu eta kontrolatu.
  • Jakinarazi herritarrei haize zakarren arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

igo

3.- LARRIALDIETAKO ZERBITZUENTZAKO GOMENDIOAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuak haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko:

  • Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
  • Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
  • Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.

igo