Tasa eta prezio publikoak aldatzeko legea, Eusko Legebiltzarrak 2011ko abenduaren 22an onartu zuena

 

Zure arinkeriak guztionkalterako dira

 

 

Honako hauek tasaren eraginpean egongo dira

Arrisku-kirolak.
Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak pertsonentzat arriskutsu diren jolas- edo kirol-jarduerak egitearen ondorio direnean.

Gogoratu behar da mendizaletasuna edota perretxikotan joatea, esaterako, ez daudela arrisku-kirol edo -jarduera gisa katalogatuta; horrenbestez, kasu horietan ez da tasarik kobratuko, ezpada eguraldi txarra dagoenean egin direla (betiere Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja edo gorria aktibatu badu euriagatik, haizeagatik, elurragatik, olatu altuengatik, etab.).

Eusko Jaurlaritzak honako hauek katalogatu ditu arrisku-kirol gisa:
Urpekaritza, igeriketa-zeharkaldiak, windsurfa, flysurfa, uretako eskia, wakeboarda, wakesurfa, skurferra, uretako motoak, bodyboarda, surfa, raftinga, hydrospeeda, piraguismoa, arraunketa, arroilen eta troken jaitsiera, zubi-saltoa, goma-saltoa, kite buggya, quadak, eskalada, kirol-espeleologia edo «espeleismoa», mendiko bizikleta babes-kaskorik gabe, moto-krosa, mendiko motordun ibilgailuak, raid eta trec diziplinetako hipika, zaldizko turismo eta ibilaldiak, eskia, snowboarda, elurretako motoak, paraskia, snowbikea, mushinga, skibikea, aerostazioa, parakaidismoa, base-jauzia, hegaldiak ultrarinetan, hegaldiak motordun aparatuetan, parapentea, delta hegala eta parasailinga.

Gune arriskutsuak edo sarbide mugatua dutenak.
Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta edo debekatuta dutenetan egiten direnean ordaindu egin beharko da.

Eguraldi txarra.
Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak aurkako fenomeno meteorologikoen ondoriozko alerta laranja edo gorria dagoela egiten direnean, jarduera batzuk arriskutsuago bihur ditzakeen aurkako meteorologia egoeretan ere ordaindu egin beharko da. Mendizaletasuna edo perretxikotan joatea ez dira arrisku-jarduerak. Hala ere, alerta laranja edo gorria izanik erreskate-lanak egin behar izanez gero, tasa ordaindu beharko da.

Arriskua dagoela simulatzea.
Zerbitzua objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe eskatzen denean edo arriskua dagoelako itxurak egiten direnean ordaindu egin beharko da.

Igo

Honako hauek ez dira tasaren eraginpean egongo:

1. Katastrofe edo hondamendi publikoko egoeretanEz da pertsonen bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasarik ordaindu behar izango katastrofe edo hondamendi publikoko egoeretan, edota zerbitzu horiek interes orokorreko arrazoiengatik, eta ez partikularren edo ondasun jakinen mesedetan, ematen direnean.

2. Itsasontziak edo itsasoaEz da tasa ordaindu beharrik izango itsasoan pertsonak salbatzeagatik edo itsasontziak erreskatatzeagatik, legedi espezifikoan eta nazioarteko hitzarmenetan aurrez ikusita dauden kasuetan.

3. BoluntarioakInolaz ere ez da bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasarik ordaindu behar izango lanok boluntarioak egin badituzte. Tasa aplikatuko da soilik zerbitzu profesionalak erabili behar izan direnean.

4. Urritasunak eta hildakoakOrdaindu behar izatetik salbuetsita egongo dira edozein motatako anomalia, urritasun edo nahasmendu psikikoa duten pertsonak, 16 urtetik beherakoak eta erreskatean, horren aurreko fasean edo ondorengo fasean hildako pertsonak, betiere heriotza gertatu bada bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak mugiarazi dituen kausen ondorio gisa.

Igo

Euro/orduko tarifa

Kuota zehazteko, bi faktore hartuko dira kontuan: batetik, zerbitzua emateko erabilitako profesionalen eta bitarteko materialen kopurua, eta, bestetik, profesional edo bitarteko material bakoitzak zerbitzua ematen igarotako denbora. Zenbateko hauek hitzartu dira:

  • 37,08 € zerbitzuan parte hartu duen agente bakoitzeko.
  • 39,14 € ibilgailu bakoitzeko.
  • 2.155,79 € helikoptero bakoitzeko.
  • 394,49 € parte hartu duen itsasontziak 18 metro baino gutxiagoko luzera badu.
  • 2.077,51 € parte hartu duen itsasontziak 18 metro baino gehiagoko luzera badu.

Ordu-zatikien kasuan, tarifaren zenbatekoak modu proportzionalean aplikatuko dira. Gehienez ere lau orduko tartea likidatuko da.

Igo

Hausnarketa

Tasa berriaren xedea ez da dirua biltzea; aitzitik, arriskuak eta erreskatea eragin ditzaketen kirolak egiten dituzten pertsonak prebenitu egin nahi ditu neurriak, baita jokabide zuhurtziagabeak edo gaiztoak ekidin ere.

Asmoa, hortaz, ez da meteorologiako alerta laranjan edo gorrian erreskatatutakoari “kobratzea", baizik eta alerta egoeran pertsona horrek jarduera hori ez egitea lortzea.

Halaber, bereziki nabarmendu behar da pertsona batzuen jokabide axolagabeek haiek erreskatatzera doazen pertsonen bizitza ere arriskuan jartzen dutela. Erreskate-lanetako langile profesionalak egoteak ez du esan nahi sinistu behar dugunik "edozer gauza egin dezakegula, doan erreskatatuko gaituztelako".

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren ustetan, gaur egun Larrialdiei Aurre egiteko Euskal Sistematik kudeatzen diren erreskate eta bilaketen kopurua ezin da onartu, eta ezin du gora egiten jarraitu: bi egunik behin erreskate- eta bilaketa-lan bat egin behar da, eta lan horietan parte hartu duten pertsonek bizia galdu dute horietako batzuetan. Horregatik, zenbait kirol egiteak dakarren arriskuari buruzko kontzientzia indartu behar da.

Bidenabar, arrisku-kirolak egiten dituzten pertsonak federatzea gomendatzen da. Hala, balizko erreskate baten gastuak aseguruak ordaintzeaz gain, elkarte espezializatu batean egoteak (alegia, federazioan) informazioa eta prestakuntza jasotzea errazten du, baita egingo den arrisku-jarduerako ekipamenduak jasotzea ere.

Igo

Esteka interesgarriak

- 5/2011 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeko dena (2011ko abenduaren 28ko. EHAA 245. zk., 14. eta 16. bitarteko orrialdeak).

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen eguneratze berria, abenduaren 23ko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenean jasota (2011ko abenduaren 30ko. EHAA 247. zk., 16. eta 17. orrialdeak).

Igo

Azken eguneratzea: 2012/01/17