Larrialdietarako planak prestatzen ditu, gerta litekeen edozein egoeratan aurreikuspen, prebentzio eta jarduerarako jokabideak zehazteko helburuarekin. Larrialdien gestioan laguntzeko hainbat programa informatiko garatu ditu, esate baterako S.I.F delakoa (Basoetako Suteen Simuladorea), CHARM izenekoa (Gai Arriskutsuekin izandako Istripuetako Ondorioren Simuladorea), GIDARI (arrisku kimikoari buruzko 886/88 Dekretuarekin bat datozen enpresei buruzko datu basea) eta SIDEPE (Larrialdietarako Plangintzei buruzko Informazio eta Dokumentazio Sistema).
EGINDAKO PROGRAMAK
Ikastetxe eta Egoitzetan: Euskal
Herriko ia ikastetxe eta egoitza guztietan (hirugarren adinekoentzat, ikasleen erresidentziatan, ezinduenetan) ezarri da bakoitzari dagokion larrialdietarako plana.
Arrisku Handiko Industriak: 886/88 eta 952/90 Errege Dekretuak behartuta Euskal Herrian dauden enpresa guztietan ezarri dira Larrialdietarako Kanpoko Plangintzak.
Udalerriak: 88 udalerrietarako larrialdietarako plangintzak egin dira. EAko biztanleriaren ehuneko 92 bizi da euretan.