Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Larrialdiei Aurregitea
 
  • Nola jardun larrialdi kimiko baten aurrean
  • Arrisku kimikoari buruzko komunikazio plana
  • Sos deiak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Larrialdien gestio integrala

Koordinaziorako
zerbitzua
(SOS DEIAK Zentruak)
Esku hartze
zerbitzua
Plangintza
zerbitzua
Meteorologiako
zerbitzua
Koordinaziorako zerbitzua Eskuhartze zerbitzua Plangintza zerbitzua meteorologiako zerbitzua

 

Herrizaingo Sailaren egituraren barruan, Zuzendaritza honek ardura dauka EAEko edozein larrialdiri erantzuteko, bai hondamendiei, bai hain larriak ez direnei. Azken horiek ez dute gizartean nahasmendurik sortzen eta ez dituzte oinarrizko zerbitzuak hankaz gora ipintzen, baina arreta koordinatua eta eraginkorra eskatzen dute. Bestetik, eskarmentuak dio zerbitzu meteorologiko eta klimatologikoak ondasunetan eta pertsonengan arrisku handiko egoerak eragiteko muturreko fenomeno meteorologikoei aurre egiteko alerta-sistemen zati direla. Horregatik, horien arteko lotura ukaezina denez, bi arlo horiek modu eraginkorrez kudeatzeko Meteorologia Zuzendaritza Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Zuzendaritzan sartu da, eta gaur egun Zuzendaritzaren izena hauxe da: Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritzak, larrialdi guztiei erantzuteko sarrera moduan Europako 112 komuneko telefono zenbakia hartuz, baliabideak behar bezala erabiltzeko sistema bat kudeatzen du, horrek beste administrazio batzuei  larrialdi publikoei dagozkien ardura sektorialak eta eskumenak kendu gabe. Baliabide horiek erabiltzen dira modurik eraginkorrenean erantzuteko herritarren bizitza, beraien ondasunak eta eskubideak eta komuneko ondasunak arriskuan jartzen dituen edozein egoerari. Horretarako, larrialdietan parte hartzen duten agente guztiak koordinatzen dira, prebenitzeko (planifikazioa eta hedatzea) eta gertaerei konponbidea emateko. Helburu nagusia herritarrei zerbitzu ezin hobea eskaintzea da.

LAEMZ lau zerbitzu osagarri eta elkarlanean ari direnetan egituratzen da. Koordinazioan eta integrazio funtzionalean oinarritutako  antolatzeko egitura honek bermatzen du Euskadiko gizartearen zerbitzura dagoen larrialdiei erantzuteko sistema bat konfiguratzea.

Azken eguneratzea: 2011/12/20