Hainbat talde sozialentzako prestakuntza programak egiteaz arduratzen da, material didaktikoa sortzen du, hainbat argitalpen prestatzen du, ikastaroak eta simulakroak eratzen ditu eta zabalkuntzarako programak prestatzen ditu.
EGINDAKO PROGRAMAK
Segurtasunari eta auto babesari buruzko prestakuntza kanpainak:
Ikastetxeetarako.
Egoitzetarako.
Lokal Publikoetarako.
Erabiltzaile eta kontsumitzaileentzat.
Mendi Taldeentzat.
Prestakuntza espezializatua eta birziklatze programak:
Boluntarioen Udal Taldeentzat.
Suteak Hiltzeko eta Salbamendurako Taldeentzat.
Bideoak, liburuak, foiletoak eta kartelak argitaratzea, kanpainetarako lagungarri gisa.
Kontsumitzaileen elkarteak
Aisialdiko elkarteak
Auzokideen elkarteak
Gurasoen elkarteak
Ikastetxeak
Egoitzak
Hotelak
Nekazaritza turismoko zentroak
Osasun etxeak
Mendizaleen taldeak
Eraikin handiak, bulegoak eta abar
Eremu handiak
Gizarte taldeak orokorrean
Industriak
Jendearentzako leku publikoak (bingoak, diskotekak eta abar)
Udalak
Herri babeserako udal boluntarioak
Eta abar.
HELBURUAK
Herritarrari erakustea aurreikustea beharrezkoa dela, aurreikuspena bizi-kalitatea hobetzea lortzeko bidea baita. Babeserako sistemak erabiltzen ohitzea, horretarako istripuak nola aurreikusi eta istripua dagoenean nola esku hartu jakiteko prestakuntza emanez. Larrialdietan telefono bakar bat dagoela jakinaraztea: 112
Auto babesaren arloan egindako jarduerak dohainik dira.