Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Larrialdiei Aurregitea
 
  • Nola jardun larrialdi kimiko baten aurrean
  • Arrisku kimikoari buruzko komunikazio plana
  • Sos deiak

Koordinaziorako zerbitzua

Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuak “SOS Deiak” moduan ezagutzen diren Larrialdiak Koordinatzeko zentroak antolatu, zuzendu eta kudeatu egiten ditu.

Zentro horiek 110 langilek osatzen dute eta hiru lurralde historikoetako hiru egoitzetan ematen dute zerbitzua.

Laguntza sistema azkarra eta eraginkorra herritarrei emateko beharra du, bizitza, ondasunak eta eskubideak edota erkidegoaren ondarea arriskutan jartzen dituzten larrialdiei aurre egiteko. Hori guztia, 112 telefono bidezko larrialdi-deiak erantzuten, eskumeneko zerbitzuak berehala ohartarazten eta ezbeharra konpontzen laguntzen duten organismo guztien koordinazioaren bidez.

SOS Deiak-Koordinazio Zentroek, urtean, 1.400.000 dei inguru izaten dituzte eta 171.000 baino ezbehar gehiago koordinatzen dituzte.

Gure zerbitzu nagusiak

  • Edozein izaerako larrialdi-deiak artatzea, 112 telefonoak jasotakoak (istripuak, suteak, erreskateak eta salbamenduak, seguritatea, osasun-larrialdiak). Lotutako eskaria identifikatzea eta hori konpontzeko behar diren oinarrizko datuak jasotzea.
  • Hainbat larrialdi egoera kontrolatzeko eta konpontzeko asmoz, esku hartzeko zerbitzu eta baliabideak mugiaraztea, aldez aurretik zehaztu¬tako prozedura, taktika operatibo eta larrialdi-planen arabera. Orobat, beharrezko informazioa jakinaraztea.
  • Deia jaso eta gero, larrialdi-eragiketen garapena koordinatzea, esku hartu duten erakundeen jarduera lagunduz eta bilakaera, bukaera eta emaitzen jarraipena eginez.
  • Auto-babeserako gomendioak erran, lehenengo laguntza modura, hala eskatzen duten kasuetan.
  • Egitura fisikoa eta zerbitzuen azpiegitura eratzea "mahai-krisiaren" euskarri gisa; Izan ere, horretan biltzen dira eskumeneko erakunde eta instituzio guztiak, arrisku larriko edo hondamendi egoerak kudeatzeko, babes zibilari buruzko araudiaren arabera.
  • Alerta goiztiarrak eta auto-babeseko gomendioak (eguraldi txarra, alerta hidrologikoak edo beste batzuk) bideratzea eta zabaltzea.
  • Hainbat irrati-sare eta operatiboak aintzat hartu: udalak, arriskuko jarduerak dituzten industriak, hondartzetako sorosleak, babes zibileko boluntarioak, simulazioak eta prebentziokoak.
Azken eguneratzea: 2011/10/03