
Aurkezpena
Zerbitzu-agiri honen bidez, eta hobetzeko asmoa adierazteko, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak SOS Deiak zerbitzuaren ezaugarri eta eskumenen berri eman nahi du; horretarako konpromiso argiak, zehatzak eta neurgarriak zehaztuko ditu. Hori guztia, zerbitzua erabiltzen dutenen beharrak betetzen dituzten kalitate-mailak lortzeko asmoz.
Zerbitzu-agiri honen indarraldia bi urtekoa izango da.
Pedro Anitua Aldekoa
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.
Volver
Zerbitzu-Agiriaz arduratzen den Erakundea
Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza da Zerbitzu-Agiri hau egiteko, kudeatzeko eta jarraitzeko ardura duen organoa.
Volver
SOS Deaiak Koordinazio Zerbitzuaren identifikazio-datuak eta helburuak
SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak dira Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren administrazio zerbitzua.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza osatzen dute.
Zentro horiek 110 langilek osatzen dute eta hiru lurralde historikoetako hiru egoitzetan ematen dute zerbitzua.
Laguntza sistema azkarra eta eraginkorra herritarrei emateko beharra du, bizitza, ondasunak eta eskubideak edota erkidegoaren ondarea arriskutan jartzen dituzten larrialdiei aurre egiteko. Hori guztia, 112 telefono bidezko larrialdi-deiak erantzuten, eskumeneko zerbitzuak berehala ohartarazten eta ezbeharra konpontzen laguntzen duten organismo guztien koordinazioaren bidez.
SOS Deiak Koordinazio zerbitzuak, urtean, 1.400.000 dei inguru izaten ditu eta 171.000 baino ezbehar gehiago koordinatzen ditu.
Volver
Gure zerbitzu nagusiak
- Edozein izaerako larrialdi-deiak artatzea, 112 telefonoak jasotakoak (istripuak, suteak, erreskateak eta salbamenduak, seguritatea, osasun-larrialdiak). Lotutako eskaria identifikatzea eta hori konpontzeko behar diren oinarrizko datuak jasotzea.
- Hainbat larrialdi egoera kontrolatzeko eta konpontzeko asmoz, esku hartzeko zerbitzu eta baliabideak mugiaraztea, aldez aurretik zehaztu¬tako prozedura, taktika operatibo eta larrialdi-planen arabera. Orobat, beharrezko informazioa jakinaraztea.
- Deia jaso eta gero, larrialdi-eragiketen garapena koordinatzea, esku hartu duten erakundeen jarduera lagunduz eta bilakaera, bukaera eta emaitzen jarraipena eginez.
- Auto-babeserako gomendioak erran, lehenengo laguntza modura, hala eskatzen duten kasuetan.
- Egitura fisikoa eta zerbitzuen azpiegitura eratzea "mahai-krisiaren" euskarri gisa; Izan ere, horretan biltzen dira eskumeneko erakunde eta instituzio guztiak, arrisku larriko edo hondamendi egoerak kudeatzeko, babes zibilari buruzko araudiaren arabera.
- Alerta goiztiarrak eta auto-babeseko gomendioak (eguraldi txarra, alerta hidrologikoak edo beste batzuk) bideratzea eta zabaltzea.
- Hainbat irrati-sare eta operatiboak aintzat hartu: udalak, arriskuko jarduerak dituzten industriak, hondartzetako sorosleak, babes zibileko boluntarioak, simulazioak eta prebentziokoak.
Volver
Herritarrekin dituen konpromisoak
- Edozein izaeratako larrialdi deiei erantzun integrala ematea..
- Denentzako doako zerbitzua, eguneko 24 ordutan jardunean.
- Eskuragarria entzuteko edo komunikazio zailtasunak dituzten pertsonentzat..
- Eleanitza: EAEko bi hizkuntza ofizialetan eta, gainera, Europar Batasuneko beste hizkuntzetan.
- Larrialdiak erantzuten eta kudeatzen espezializatu diren profesionalek emandako arreta pertsonalizatuta.
- Esku hartzeko zerbitzuak mugiarazten eta koordinatzen azkartasuna eta eraginkortasuna..
- Pribatutasun bermeak eta datu pertsonalak babestea.
Volver
Adierazleak
Kalitate-helburuei dagokienez, hauxe lortu dugu:
- Deiak 20 segundo (itxaronaldia) baino lehenago erantzutea, kasuen %95ean.
- Deien %97ri baino gehiagori erantzuten zaio (irisgarritasuna).
- Elkarrizketaren bataz besteko iraupena 120 segundokoa baino gutxia¬gokoa izatea, bertan larrialdia balioesten da eta datu nagusiak eskuratzen dira..
- Elkarrizketa bukatutakoan, larrialdi zerbitzuak pizteko behar den denbora (alertaren berri ematea), kasuen %95ean, 90 segundo baino gutxiagokoa da.
- Urtean gutxienez 3.000 jardueren lagina aztertzen da, koordinazio protokoloak eta bere egokitzapena egiaztatzeko asmoz. Hobetzeko le¬rroak eta bere ezarpena antzematea.
- Larrialdiak jasotzeko eta kudeatzeko sistema teknologikoak beti daude eskura eta denboraren %99an daude bermatuta gutxienez
- Iradokizun, informazio-eskaera eta erreklamazio idatziak erantzungo dira gehienez hamar eguneko epean, kasuen %95ean. Erregistroan jasotako datak hartuko dira erreferentziatzat.
Volver
Herritarren eta erabiltzaileen eskubideak zerbitzuei dagokionez
- Hauek dira herritarren eta erabiltzaileen eskubideak:
- Edozein telefono finko edo mugikorretik edozeinek 112 zerbitzura deitzea, dohainik.
- Jakitea zertan den egoera edo izapidea, larrialdi bati buruzko interesa izanez gero.
- EAEko edozein hizkuntza erabili.
- Auto-babeseko gomendioak lortzea, larrialdi zerbitzuak heldu aurretik.
- Tratua profesionaltasunez, errespetuz eta jendetasunez eman, deitu duenaren inguruabarrak kontuan hartuz.
- Erantzungo dion Koordinazio zerbitzuko langileen identifikazioa lortzea.
- Deien eta jardueren erregistroak eta artxiboak eskura izatea, legean ezarrita dagoen moduan.
- Legediak ezarritako beste edozein eskubide.
Volver
Konpromisoak betetzea
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Zerbitzu-agiri hau betetzea bermatuko du eta SOS Deiak Koordinazio zerbitzuak beharrezko neurriak hartuko ditu, kalitate konpromisoak aurrera eramateko. Horretarako, dagozkien adierazleen bilakaera kontrolatu eta jarraituko ditu.
Bi urtetik behin edo inguruabarrek eraginda, Zerbitzu-agiria berrikusiko da eta dituen konpromisoak eguneratuko dira.
Agiri honen konpromisoak betetzeko maila web orri honen bidez ezagutaraziko da:
www.euskadi.net/emergencias112
Volver
Herritarren parte hartzea zerbitzua hobetzeko
Herritarrek lagundu dezakete SOS Deiak Koordinazio-zerbitzua hobetzen, honela:
- Zerbitzua behar bezala erabiliko dugu. Horretarako hauxe gogoratu behar dugu:
- Bakar-bakarrik larrialdietan erabiliko da.
- Ez da informazio telefonoa.
- Beharrezkoa da umeei behar bezala irakastea 112 larrialdietarako telefonoa erabiltzen.
- Iradokizunak, zalantzak eta informazio eskaerak, horretarako gaitutako edozein harreman-motaren bidez.
- Kexak eta erreklamazioak egitea: idazki edo komunikatu horien bidez, herritarrek Administrazioari jakinarazten diote jasotako erantzunarekin duten adostasun edo desadostasuna. Gehienez hamar eguneko epe barruan erantzuten dira eta administrazio-erregistroko datak hartzen dira horren erreferentziatzat.
- Herritarren asetze-maila horretarako gaitutako edozein harreman-motaren bidez edo hori neurtzeko egindako inkestaren bidez adieraztea.
Volver
Deitu behar baduzu
- Lasai egon eta entzuten zaituen pertsonaren galderei erantzun.
- Ematen duzun informazioa oinarrizkoa da laguntza behar duten tokia kokatzeko eta behar diren baliabideak zehazteko. Hauek dira oinarrizko datuak:
- Non,...
- Zer gertatzen da,...
- Harremanetarako telefonoa.
- Zuk emango duzun informazioa beharrezkoa da esku hartuko duten larrialdi-zerbitzuetarako.
Volver
Erreferentziako araudia
- 1/1996 Legea, apirilaren 3koa, larrialdiak kudeatzekoa.
- 153/1997 Dekretua, ekainaren 24koa, Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea¬ LABI Euskadiko Babes Zibilaren Plana onartzen duen eta larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman sartzeko mekanismoak arautzen dituena.
- 34/1983 Dekretua, martxoaren 8koa, ekintzak koordinatzeko zentroak sortu dituena.
- 903/1997 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, telekomunikazio-sarea¬ren bitartez 112 telefono zenbakiaren bidezko larrialdietarako deien zerbitzua erabiltzea arautzen duena.
Volver
Non gaude
- Larrialdietarako bakarrik, 112 telefonora:
Koordinazio zerbitzuak lurraldetako hiru zentro ditu, Gasteizen, Bilbaon eta Donostian egoitza dutenak. Sare korporatibo berean sartuta daudenez, bere gaitasuna indartu egiten dute, horrela jarduera handietan deiek gainezka egiten badute zentroen artean banatu egiten da eta, ondorioz, elkar eragiten dute, zerbitzuaren eskuragarritasun osoa bermatzeko..
- Gainera, gurekin jar daitezke harremanetan, hemen:
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza
Portal de Foronda kalea, 41 (La Torre Eraikina)-Vitoria-Gasteiz
Tel. 945.06.44.51
Fax. 945.06.44.49
E-mail: emergencias112@ej-gv.es
Gure weba: www.euskadi.net/emergencias112
Volver