Alderdi politikoen funtzionamendu arrunterako 2008ko diru laguntzak onartu dituzte
Gobernu Kontseiluan
Herrizaingo Sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten alderdi politikoei diru laguntza bat emateko Akordio Proiektua onartu du gaurko (asteartea) bileran. Alderdiok 2008an izango dituzten funtzionamendu gastu arruntei aurre egiteko izango da laguntza hori.
Gaur onartu dituzten diru laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren Legean, 2007ko abendukoan, jasotako aurrekontu partida bati dagozkio. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten alderdi politikoen gastu arruntak finantzatzera bideratuta dago, eta, horretarako, beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzte. Banaketa egiteko, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan (2005eko apirila) izandako emaitzak hartzen dira oinarritzat.
Kontseiluan gaur onartutako Akordioak banaketa hau ezarri du: EAJ-PNV/EA hauteskunde koalizioa: 1.664.089 euro, PSE-EE: 1.477.617 euro , PP: 1.166.896 euro, EAJ-PNV/EA/EA-NV hauteskunde koalizioa: 807.984 euro, EB-IU Berdeak: 314.590 euro eta Aralar: 82.598 euro.