| Azken eguneratzea: 2008/03/14 |
| 2008ko Udaberria zirkulazio operazioa Euskadin |
| Bihar arratsaldean ibilgailuen joan-etorria handiagoa izango dela espero dute |
|
|
|
Irteera operazioa asteartean, martxoaren 18an, hasi eta biharamunean, hilaren 19an (asteazkena), bukatuko da, ordu berean. Halaber, hilaren 14ko arratsaldean eta 15eko goizean ere ibilgailuen joan-etorria handiagoa izango dela espero dute. Itzulera operazioa, berriz, hilaren 24an (astelehena) izango da, 15:00etatik 22:00etara. Maiatzaren bateko zubiari dagokionez, bestalde, operazioa apirilaren 30eko (asteazkena) 15:00etatik maitzaren 4ko (igandea) 22:00etara izango da indarrean.
Egun horietan guztietan, Ertzaintzak zaintza indartuko du eta Euskadiko errepideetan ibilgailuen joan-etorria ahalik eta normaltasun handienaz gauza dadin saiatuko da. Operazioan, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak hartuko du parte: zirkulazioaren egoera 82 kameraren eta errepide sare nagusian jarritako sentsoreen sistema baten bidez kontrolatzen du zentro horrek. Gainera, informazioa eta aholkuak ematen dizkie erabiltzaileei, bide nagusietan jarritako 41 seinalizazio panel aldagarriren, trafikoaren egoerari buruzko informazioa etengabe ematen duen telefono zenbakiaren (902.112.088) eta www.euskadi.net/trafikoa webgunearen bidez. SOS Deiak zerbitzua ere izango da lanean, larrialdi zerbitzuak koordinatzen.
Herrizaingo Sailak bi helburu ditu operazio honetan: batetik, istripuak murriztea eta, bestetik, pilaketak saihestuz errepideetako zirkulazioa hobetzea. Joan-etorri gehienak euskal herritarrek egingo dituzte, bai gure herriko beste puntu batzuetarako bidean bai inguruko herrietarako bidean, baina atzerriko ibilgailu asko ere izango dira gure errepideetan, Penintsulako edo kontinenteko gainerako lurraldeetako beste toki batzuetarako bidean. Herrizaingo Sailak ordu hauetarako aurreikusi ditu ibilgailuen pilaketa handienak: astearteko (hilak 18) arratsaldea 15:00etatik 22:00etara eta asteazkeneko (hilak 19, San Jose eguna) goiza 08:00etatik 15:00etara. Horrez gain, aurreko asteburuan ere, hilaren 14ko arratsaldetik 15eko goizera, zirkulazioa haztea aurreikusi dute. Gipuzkoako Lurralde Historikoan, itzulera operazio hau martxoaren 25eko 08:00etatik 22:00etara ere egingo dute, ibilgailu astunek jaiegunetan ibiltzeko duten debekua amaitzean izango den joan-etorri ugaria bideratzeko.
Bestalde, maiatzaren bateko zubiari dagokionez, operazioa apirilaren 30eko 15:00etatik 24:00etara egingo dute irteerari begira, eta itzulerakoa, berriz, hilaren 4ko 15:00etatik 22:00etara. Gipuzkoan, biharamunean, hilaren 5ean, ere egingo dute, 08:00etatik 22:00etara, ibilgailu astunen zirkulazioa dela eta.
Gainera, oporretan doazenen irteera errazteko, Trafiko Zuzendaritzak kamioien zirkulazioa murriztuko du bide hauetan: Burgoseko noranzkoan N-240 eta N-1 errepideetan Gasteiztik Mirandara; Bilbotik Kantabriarako norazkoan N-634 eta A-8 errepideetan 18ko arratsaldean; Frantziarako norazkoan A-15, A-8, N-1 eta N-121A errepideetan, 18ko arratsaldean eta 19ko goizean. Itzulerari begira ere antzera jokatuko da kontrako noranzkoan, martxoaren 24ko arratsaldean. Maiatzeko zubiaren irteera-itzuleretan ere murriztuko dute ibilgailu astunen zirkulazioa.
|
|