Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2009/06/08
Motor, ziklomotor, harrapatze eta bizikleten kontrol kanpaina
Ekainaren 8tik 21era

Datozen hamabost egunotan (ekainaren 8tik 21era), Ertzaintzak eta Udaltzaingoek motozikleta, ziklomotor, harrapatze eta bizikleten kontrol kanpaina berezia egingo dute. Hain zuzen ere, mota honetako ibilgailuen istripuak saihestea da 2009rako Euskadiko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoan ezarritako lehentasunetako bat. Araudia, kaskoaren erabilera, eta dokumentazio eta zaraten arauak betetzea zainduko dute batez ere agenteek. Halaber, abiaduraren inguruan eta ziklomotor eta motor-gidariek izan ditzaketen beste ohitura txar batzuei buruz kontzientziazio mezuak helaraziko ditu Herrizaingo Sailak. Ertzaintzaz gain, kanpaina honetan Donostia, Gasteiz, Bilbo, Basauri, Eibar, Getxo, Irun edota Leioako Udaltzaingoek parte hartuko dute, izan ere, herri barruko errepideetan motor, ziklomotor eta bizikleta ugari dabiltza.

Motor, ziklomotor eta bizikleta istripuen eta harrapatzeen kopurua murriztea da 2009. urterako Herrizaingo Saila buru duen Bide Segurtasun Batzordeak ezarritako lehentasunetako bat. Urte osoan zehar zaintza handia egiten duten arren, datorren hamabostaldian agenteek kontrolak areagotuko dituzte, segurtasunari dagokionean egiten diren arau-urraketak antzeman eta zuzentzeko; hala, kaskoaren erabilera, dokumentazioa (baimenak, IAT azterketak, aseguruak) behar bezala eramatea edota mota honetako ibilgailuek sortzen dituzten zaratak kontrolatuko dituzte.

Helburuak

Kanpainaren baitan, ziklomotor eta motorrek beharrezko baimenak, asegurua eta IAT azterketak (3. urtetik aurrera) egunean izatea kontrolatuko dute agenteek; dokumentazio hau ez eramateak salaketa bat jasotzea eta gidabaimena kentzea ekarriko luke.
Halaber, ihes-hodiak kontrolatuko dituzte zaratei buruzko araudian oinarrituta; hala, homolagatu gabeko ihes-hodiekin, "ihes askeekin" edota ihes-hodi desegoki edo ez eraginkorrekin doazen ibilgailuak ibilgetuko dituzte. 
Bestalde, harrapatzeen inguruan, seinaleztatutako tarteetan (zebra-bideetan eta semaforoa gorri dagoen tokietan) oinezkoei bidea ematen ez dieten gidariak, zein zebra-bideetik kanpo edo semaforo gorria piztuta dagoela bidea zeharkatzen duten oinezkoak salatuko dituzte poliziek.
Azkenik, txirrindulariei dagokienez, kanpainak zenbait puntu azpimarratuko ditu: zirkulazio arauak betetzea, bidegorrien erabilera, paraleloan zirkulatzea bezalako arauak bete behar izatea trafikoaren egoera kontuan hartu gabe (pilaketak... ), Udal Ordenantzak betetzea...
Azken honi dagokionez, martxoan egindako kanpainan Gasteizko Udaltzaingoak ondorioztatu zuen segurtasun baldintza guztiak betetzen zituzten bizikleten kopurua ez zela erdira ere heltzen, eta beharrezko segurtasun arropak ibilgailu hauetako gidarien heren batek solik erabiltzen zituela.
EAEko poliziak eta proiektuan parte hartzen duten Udaletako Udaltzaingoek martxoan egindako kanpainan 1.049 kontrol burutu eta 8.452 gidari kontrolatu zituzten. Horietatik 371 (19 bizikletan zihoazen eta 64 motor-gidariak ziren) salatu zituzten zirkulazio arauren bat haustegatik. Halaber, agenteek 591 txirrindulari eta oinezko ohartarzi zituzten, arauren bat urratzeagatik.