Herrizaingo Sailaren eta ELA eta Hitza sindikatuen arteko izenpetutako lan-legepezko langileentzako lankidetza onetsita
Ia seiehun langileengan eragina izango du eta euren lan-baldintzen hobekuntza nabarmena ekarriko du
Gobernu Batzordeak Herrizaingo Sailean eta Arkauteko Akademian diharduten langileentzat Herrizaingo sailaren eta ELA eta Hitza sindikatuen arteko hitzarmen kolektiboari oniritzia eman dio.
Lankidetza berriak 2007 eta 2008 ekitaldietan eragiten du eta kolektibo jakin batentzat onuragarria da, hain zuzen, erakunde poliziala diren Ertzaintzaren bulegoetan eta polizia-etxeetan eginkizun profesionalak burutzen duen ia langileria osoarentzat. Guztira, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren ia pertsonal guztia hartzen du baitan; hots, EAEko hiru lurraldeetako lantokietako 583 langile.
Aipatutako lankidetzak ordainsarien hobekuntzak jasotzen ditu bereziki, aintzatasun bidezkoak, lansaria osatzen duten plus desberdinen berrikustekoak eta eguneratzekoak. Gainera, kolektiboaren barne-mugigarritasunak burutzeko baldintza malguagoak, euskalduntzeko laguntza handiagoa eta segurtasunaren eta lan-osasunaren arloko ezaugarri desberdinen hobekuntza nabarmenak jasotzen ditu. Izan ere, apirilaren 12ko Administrazio Publikoko Langileriaren Oinarrizko Estatutuko 7/2007 Legean zehaztutakoan egokitu.