|
Biltzarra datorren ekainean egingo da eta Herri Administrazioak eta sektoreko enpresariak bilduko dira bertan. Halere, txostenak non egingo diren erabakitzeke dago oraindik.
Bertan, sektorearen oinarrizko gaiak jorratu dituzte, eta Interneten sortutako joko eta apustu mota berriei arreta berezia eskainiko diete.
Izen handiko Biltzar hau EAEn ospatzen den lehen aldia izango da. Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza pozik agertu da albistea dela-eta, izan ere, sektoreko euskal enpresaburuentzat laguntza handikoa izango da.
|