Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2010/01/27
Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzak duenaren antzeko kondekorazio-erregimena onartu du udaltzaingoetarako
Udaltzaingoak Koordinatzeko Euskal Batzordearen aldeko txostena dauka

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaurko batzarrean, Euskadiko udaltzaingoetarako kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzko Dekretua onartu du. Sarien sistema Ertzaintzako sari-sistemaren antzekoa da eta Udaltzaingoak Koordinatzeko Euskal Batzordearen aldeko txostena dauka.

 

Dekretuaren bidez Euskal Herriko Poliziari buruzko 1992ko Legean jasotako zerbitzu-egintzaren deklarazioaren ondorioak arautu nahi dira, bai eta udaltzainen ibilbide profesionala eskertu ere. Araudi honetan lau sari mota ezarri dira: polizia-lanarengatiko domina, polizia-zerbitzuarengatiko diploma, zorion-hitzak, eta udaltzaingoarekiko ohorezko harremana.
Polizia-lanarengatiko dominak pertsonak eta ondasunak babestu, eskubideak eta askatasunak bermatu eta herritarren segurtasuna zaintzeko lanean egindako aparteko zerbitzuak sarituko ditu. Domina hau berariaz agente jakin bati emango zaio, zerbitzu-egintzatzat jotzea merezi duen polizia-ekintza gauzatuz gero. Era berean, hilondoko aitorpen modura, agentea zerbitzuan dela istripuz edo beste modu bortitzen batean hilez gero emango zaio. Dominarekin batera sari ekonomikoa emango da.
Zerbitzu-egintzatik ondorioztatutako ezintasuna dela-eta nahitaezko erretiroa hartzen duten agenteak eskertzeko ezarri da udaltzaingoarekiko ohorezko harremana. Sari hori jasotzen duen polizia-funtzionarioa bere unitateak parte hartzen duen ekitaldi eta ospakizun instituzionaletan egon ahal izango da.
Polizia-zerbitzuarengatiko diplomaren helburua da funtzionarioak bere ibilbide profesionalean egindako polizia-lana eskertzea. Ezaugarri zuridun diploma zerbitzuan 20 urte eman dituztenei emango zaie, eta ezaugarri gorridun diploma, berriz, 30 urte eman dituztenei. Diploma hori jaso ahal izateko ezin izango da zigor profesionalik izan.
Azkenik, dekretu berriaren arabera, meritudun ekintzengatik esker ona adierazteko ezarri dira zorion-hitzak, baldin eta ekintza horiek domina jasotzeko mailara heltzen ez badira. Gaur onartu den arau honetan zorion-hitzak banakoei zein taldeei eman ahal izango zaizkie.