Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Terrorismoko Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza

 

Titularra: Mª Isabel Lasa Iturrioz
ADRIANO VI, 20
01008 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945016628 Ext. 16628
Faxa945016627


Egitekoak

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari honako funtzio hauek dagozkio:

  • Terrorismoaren Biktimenganako herritarren errekonozimendua eta elkartasuna sustatzea, hartarako jarduketa eta ekimen instituzionalen bitartez; eta, bestalde, askatasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetua eta bakearen aldeko kultura zabaltzea .
  • Terrorismoaren biktimei zuzenean eta banan-banan egitea jaramon, zerbitzu publikoen erantzuna behar duen edozein beharrizan —kasuan kasukoa— ezagutzeko, hain zuzen ere.
  • Terrorismoaren biktimak eskubideez baliatzea sustatzeko ekimenak eta jarduerak bultzatu eta laguntzea.
  • Terrorismoaren biktimen iritzi eta planteamenduekin kontrastatuaz eta modu iraunkorrean aztertzea laguntza publikoen programa; eta, beharrezkoa bada, biktimen interesei hobeto erantzuteko berrikusketa eta aldakuntza egokiak sustatzea.
  • Diruzko laguntza ematea, eta indarrean den araudian zehaztutako laguntza psikologikoa eta psikosoziala eskaintzea, baita Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programa arautuaz irailaren 24an onartutako 214/2002 Dekretuak esleituta dizkion gainerako eginkizunak betetzea ere.
  • Instituzio eta administrazio publikoen eta terrorismoaren biktimen arteko harremanak errazteko jarduerak bultzatzea, hartarako, laguntza eta prestazio publikoak eskatzeko prozeduren gainean beharrezko den laguntza teknikoa zein legala eta informazioa emanez biktimei.
  • Terrorismoaren biktimei eskumendun eremuetako bakoitzetik laguntza integrala eta egokia emateko, Jaurlaritzako sailekin informazioari eta lankidetzari dagokienez harremanak izatea.
  • Oinarrizko helburutzat terrorismoaren biktimei giza laguntza eta laguntza psikologikoa ematea duten gizarte-mugimendu, fundazio eta elkarteekin lankidetza-harremanak izatea sustatzea.
  • Terrorismoaren biktimei laguntza egokia eman dakien bermatzeko, beste entitate, erakunde eta administrazio publiko batzuekin harremanak izateko bide iraunkorrak finkatzea, batez ere Estatuaren Administrazioarekin —Barne-Ministerioarekin bitartez, betiere irailaren 24ko 214/2002 Dekretuaren 37. artikuluan zehaztutako Batzorde Tekniko Ebaluatzailearekikoak kaltetu gabe. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programa arautzen da dekretu horren bitartez.
  • Indarrean diren arauek esleitzen dizkioten gainontzeko eginkizunak burutzea.