Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Giza Baliabideen Zuzendaritza

 

Titularra: Juan María Barasorda Goicoechea
LARRAURI MENDOTXE BIDEA, 18
48950 ERANDIO (BIZKAIA)
Tlf.: 944968000
Faxa944895143


Egitekoak

1.– Giza Baliabideen Zuzendaritzak bere gain dauzka Ertzaintzako funtzionarioen estatutu-araubidea kudeatzea eta ezartzea, eta Ertzaintzaren giza baliabideen politikak aztertu, bultzatu eta garatzea. Batez ere honako hauek izango ditu eginkizun:

a) Ertzaintzako funtzionarioei dagokien araubidearen ohiko kudeaketa eta aplikazioa. Hartara, hurrengo ahalmen hauek izango ditu:

1) Sailaren izenean ordezkaritza izatea Ertzaintzako langileen ordezkari diren erakunde sindikalekiko harremanetan, eta arlo horretako negoziazio kolektiboaren zuzendaritza eramatea .

2) Ertzaintzaren funtzionarioak lanpostuez jabetzea, administrazio-egoerak onartzea, jarduneko egoerara bueltatzea onartzea, bigarren jarduerara pasatzea ezgaitasunagatik, eta derrigorrezko zein ezintasunagatiko erretiroak onartzea.

3) Bertaratze-kontrola. Berariazko erabakia behar duten lizentziak eta baimenak ematea.

4) Bateragarritasun-espedienteak ebaztea.

5) Ertzaintzaren langileen hirurtekoak eta emandako zerbitzuak onartzea.

6) Ertzaintzaren funtzionarioen araubidea (juridikoa eta lansariena) eta laneko baldintzak kudeatzea eta aplikatzea, barne direla nomina kudeatzea, zerbitzuagatiko kalte-ordain eta konpentsazioen araubidea, maileguak eta gizarte-onurak eman eta kudeatzea, baita Ertzaintzaren lan-egutegia aztertu, irizpena eman, negoziatu eta horri buruzko jarraipena egitea.

7) "Ertzaintzako Langileak Kudeatzeko Prozedurak" direlakoen informazio-sistemak razionalizatzeko eta mekanizatzeko neurriak aztertu, proposatu eta ezartzea.

8) Segurtasun sailburuordeari lanpostuen zerrendak eta ondorengo kudeaketa proposatzea, lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deialdiak egin eta ebaztea, eta zerbitzu-eginkizunak eman eta kentzea.

9) Ertzaintzako langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola, Baliabide Orokorren Zuzendaritzarekin batera koordinatuta.

10) Langileen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea Ertzaintzaren funtzionarioen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

11) Ertzaintzaren hizkuntza-normalkuntzaren analisia, barne-plangintza, jarraipena eta prozesuaren ebaluazioa.

b) Lan-arriskuen aurreikuspena antolatzea, eta Ertzaintzaren funtzionarioak zaintzeko berezko zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

c) Giza baliabideen politikak aplikatu, garatu eta bultzatzea Ertzaintzan. Baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzeko, honela jokatuko da:

1) Ertzaintzaren langileen prestakuntza-politikaren diseinuan, plangintzan eta ebaluazioan parte hartzea, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarekin batera.

2) Informazioko eta barne-komunikazioko sistemak diseinatzea, ezartzea eta kudeatzea.

3) Giza baliabideak egokiro kudeatzeari begira egin diren ekimenetatik eta kalitate-proiektuetatik ateratako razionalizazio-neurriak ezartzea.

4) Giza baliabideak egokiro kudeatzeko dagozkion jarraibideak eta oharrak ematea.

5) Ertzaintzaren antolamenduan eta ondorengo ebaluazioan parte hartzea.

2.– Horrez gainera, Giza Baliabideen Zuzendaritzari Ertzaintzaren funtzionarioen kalte-erreklamazioa eta abokatu-asistentzia eramatea ere badagokio, baita Giza Baliabideen arloko txosten juridikoak egitea ere.

3.– Segurtasun Sailburuordetzako Zuzendaritzei atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileei dagokienez, honako ardura hauek ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzak:

a) Lan-arriskuak saihesteko funtzioa antolatzea, eta aurreikuspen-zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

b) Hizkuntza-normalkuntzaren prozesuari jarraipena egitea, Segurtasun Sailburuordetzako organoei atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez.

c) Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta programak bultzatu eta prestatzea, HAEEren eskumenei ezer kendu gabe.

d) Segurtasun Sailburuordetzaren organoei atxikitako lan-kontratuko langileen ohiko kudeaketa egitea; bateragarritasun-espedienteak ebaztea; derrigorrezko erretiroak eta ezintasun fisikoengatikoak aitortzea; diziplina-ahalmenez baliatzea, kaleratzeko ahalmenaz izan ezik; lizentziak eta baimenak ematea; eta aipatu lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrenda proposatzea Zerbitzu Zuzendaritzari.