Baliabide Orokorren Zuzendaritza |
| Titularra: Jon Etxebarría Orúe |
| LARRAURI MENDOTXE BIDEA, 18 48950 ERANDIO (BIZKAIA) Tlf.: 944968000 Faxa944968981 |
| Egitekoak
1.– Baliabide Orokorren Zuzendaritzak, besteak beste, honako ardura hauek ditu: Segurtasun Sailburuordetzaren aurrekontu- eta ekonomia-kudeaketa; Segurtasun Sailburuordetza baliabideez hornitzea; eta Segurtasun Sailburuordetzak bere egitekoak betetzeko behar dituen egitura fisikoak, sistema informatikoak eta telekomunikazioak hornitu eta kudeatzea. Hartara, hurrengo idatz-zatietan garatzen diren eginkizunak betetzea Zuzendaritza honen esku geratzen dira . Era berean, Zuzendaritza honek Herrizaingo Sailburuordetzaren ardurapeko segurtasun-jarduerekin loturik dauden sistema informatikoak eta telekomunikaziokoak hornitu eta mantenduko ditu, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiadunak bere eginkizunak betetzeko eskatutakoak ere bai, betiere, aurretiaz ordainduta daudela. 2.– Ekonomia- eta aurrekontu-jardunei buruz batetik, eta administrazio- eta ondare-kontratazioari buruz bestetik, honako eginkizun hauek izango ditu Zuzendaritza honek: a) Segurtasun Sailburuordetzak duen aurrekontuaren aurreproiektua proposatzea Zerbitzu Zuzendaritzari. b) Segurtasun Sailburuordetzaren aurrekontu-programa kudeatzea eta horren jarraipena egitea, eta horri buruzko kudeaketa-dokumentuen izapidetzea, salbuespena direla Dekretu honetan Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaizkion ardura hauek: aurrekontu-aldaketak, eta ekonomia-kudeaketa koordinatzeko, bultzatzeko eta horri jarraipena egiteko gainerako eginkizunak. c) Herrizaingo Sailaren kontratazio-organoari dagozkion eskumenak betetzea, kontratuen helburuak Segurtasun Sailburuordetzaren jarduerekin zerikusia badu, eta kontratu horien hasierako aurrekontua 500.000 eurotik gorakoa ez bada. Lege-araubidean Herrizaingo Sailaren esku utzitako administrazio- eta ondare-kontratazioko espedienteak prestatzea eta izapidetzea, helburuak Segurtasun Sailburuordetzaren jarduerekin zerikusia baldin badu. Halaber, helburu bereko baina beste sail batzuetako organoen eskumeneko espedienteak bultzatzea. d) Segurtasun Sailburuordetzaren aurrekontu-programari dagozkion Sailaren gastuak baimentzea, baldin eta 500.000 eurotik gorakoak ez badira. 3.– Baliabide-hornikuntza eta informazio nahiz telekomunikazioen azpiegitura eta sistemen dotazioa eta kudeaketari dagokienez, Zuzendaritza honen ardurak honako hauek dira: a) Baliabideen hornikuntza eta dotazioaren erantzukizuna, Ertzaintzaren ibilgailuak barne, baita ibilgailuen kudeaketaren kontrola ere. b) Herrizaingo Sailaren eraikinei dagokienez, Zuzendaritza honetan gainbegiratzeko berariazko zerbitzua egingo da: obra-proiektuak, ikuskaritza teknikoa, kalitate-kontrola, eta egiaztagirien jarraipena. Era berean, Herrizaingo Sailarenak diren eta segurtasun-jarduerekin loturik dauden informatika eta telekomunikazioko instalazioen mantentze-lana ere bere gain dauka. c) Segurtasun Sailburuordetzaren informazio-teknologien eta telekomunikazioen planak eta programak egitea, Sailburuordetzaren gainontzeko organoekin batera; eta programa horien ondoriozko informatika-zerbitzuak ematea. d) Segurtasun Komunikazioen Sare Ofiziala, baita horrelako segurtasun-jarduerak helburu duten gainerako tresnak eta sistemak ere, plangintzan jaso, diseinatu, kudeatu eta mantentzea. |