-
Euskadiko herritarren segurtasuna hobetzeko neurriak eta dispositiboak prestatu eta Segurtasun Sailburuordetzari proposatzea .
-
Zuzendaritza honen mendean dauden Ertzaintzaren atalak, lurralde-unitateak, unitateak edo/eta sekzioak zuzenean agintzea, Ertzaintzaren egitura arautzeko Aginduaren arabera, eta Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Atalaren mendekotasun organikoa aintzat hartuta.
-
Herrizaingo Sailari Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzioen polizia-zerbitzu publikoaren arloan dagozkion ahalmenez baliatzea, betiere, bat eginik uztailaren 17ko 4/1992 Legeak (Euskal Herriko Poliziari buruzkoak) 110. artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitakoarekin.
-
Trafiko Zuzendaritzak bere eskumenekoak diren alorretan finkatzen dituen jarraibideak, zirkularrak, irizpideak eta helburuak betetzeko polizia-baliabideak erabiltzea, dekretu honetako 16. artikuluarekin bat etorrita. Bi Zuzendaritzen artean ezartzen diren helburuak, Ertzaintzak izendatuta dituen Helburuen multzoan txertatuko dira.
-
Ertzaintzan polizia judizial gisa eta krimen-gaiak ikertzeko polizia gisa egindako lanak bideratu eta zuzentzea, Herritarren Segurtasunerako eta Krimen Gaietarako Atalen bitartez.
-
Polizia judizialaren arduradun denez, ministerio fiskal eta agintaritza judizialarekiko harremanak izatea.
-
Herritarrek biltzeko eta manifestatzeko dituzten eskubideak baliatzen dituztenean, gobernu-agintariei dagozkien eginkizunak betetzea, eta, oro har, segurtasuna bermatzeari begira garrantzizkoak diren gertakizun eta jardueren aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.
-
Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan aurreikusitako gaietako zehapen-prozedurak, gehienez ere 30.000 euroko isunak jarrita, eta aipatutako Legeko 28. artikuluak hutsegite larritzat jotako ekintzak zigortzeko gainerako zehapen-prozedurak ebaztea.
-
Abenduaren 24ko 309/1996 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituenak) Segurtasun Sailburuordetzari emandako eginkizunak betetzea. Hori dela-eta honakoak ere badagozkio: segurtasun pribatuko erakunde, zerbitzu eta jardunak baimendu, ikuskatu eta kontrolatzea aipatutako dekretuaren arabera; baimendutako enpresen erregistroa eramatea; 30.050 eurora arteko isunak jartzea, arau-hauste arin eta larritzat jotako ekintzak zigortzeko gainerako zehapenak ere bai; eta, dela berariaz halakoxeak direlako, dela Ertzaintzari esleitutako eginkizunei edo zerbitzuei lotuta daudelako edo horien osagarri direlako, bere eskumenekoak izan daitezkeen beste batzuk ere bai.
-
Ertzaintzak bideo-kamerak toki publikoetan erabili eta baimentzeari buruz uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion eginkizunak.
-
Zuzendaritza honen mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proiektuak, aldaketak edo ezabaketak proposatzea Giza Baliabideen Zuzendaritzari.
-
Ertzaintzako zentro eta unitateetan ezarri beharreko segurtasun-neurri, -arau eta -elementuei buruzko irizpideak zehaztea, arlo horretan zerikusirik duten gainerako zuzendaritzekin batera; era berean, berari dagokio aholkuak ematea, batetik, Herrizaingo Saileko komunikazio-azpiegiturei buruz eta, bestetik, instituzioetako eraikin eta instalazioen segurtasun-neurriei buruz.