Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea

 

Titularra: Francisco Javier Inda Ortiz de Zárate
LARRAURI MENDOTXE BIDEA, 18
48950 ERANDIO (BIZKAIA)
Tlf.: 946079206
Faxa946079207


Egitekoak

1.– Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteak, zuzendaritza-maila duela, laguntza emango dio sailburuordeari aurreko artikuluan emandako eginkizunak eta eskumenak bete eta erabiltzean. Aipatutako eginkizunez gain honako hauek ere izango ditu :

a) Polizia-erakundearen eta bere zerbitzuen proiektu eta jardun-plan orokorrei buruzko informazioa izatea eta aholkuak ematea. Ildo horretan, zerbitzuak eraginkortasunez kudeatu eta kontrolatzeko sistema, metodo eta prozedurei buruzko azterlanak, dokumentazioa eta proposamenak emango dizkie zuzendaritza-organoei.

b) Polizia-langintzak dituen alderdiei buruz poliziaren barruan egiten diren proiektu eta txostenetan aholkuak ematea, era horretara, poliziaren zerbitzua hobetzeko lanbide-teknikak eguneratu eta hobetu daitezen.

c) Ertzaintzako langileak izan gabe poliziaren bulego eta eraikinetara ohikotasunez sartzen diren pertsonen dokumentazioa eman eta kontrolatzea.

d) Ertzaintzaren aldizkaria antolatu eta kudeatzea, eta Ertzaintzaren aldizkari tekniko-profesionala ere bai ("Harlax").

e) Polizia Zerbitzuak Hobetzeko Ekimenen Bulegoa antolatu eta kudeatzea.

f) Polizia-interesa duten estatistikak lantzea, datu-bilketako prozesua antolatzea, bildutako datuak aztertu eta prospekzioa egitea, datuak ustiatzea eta horiei barne-hedapena ematea. Horren guztiaren helburua da saileko arduradunen erabakiak hartzeko prozesuei laguntza ematea.

g) Artxiboen eta polizia-erregistroen ezaugarriak, segurtasun-betebeharrak eta antolatzeko modua zehaztea, eta hori dena egokiro aplikatuko dela zaintzea. Berari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen eta hortik sortutako batzordeen erabakiak eta agiriak artxibatzea eta horien jarraipena egitea. Polizia-gaietako fondo bibliografikoak kudeatzea, bai eta itzulpen eta interpretaritzako laguntza zentralizatua emateko zerbitzuak kudeatzea ere.

h) Polizia-zerbitzu publikoaren araubide juridikoari buruzko alorretan aholkuak ematea Ertzaintzako zuzendaritza-organoei.

i) Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak (Herritarren Segurtasuna babesteari buruzkoak) eta uztailaren 30eko 23/1992 Legeak (Segurtasun Pribatuari buruzkoak) aurreikusten duten zehapen-erregimenari buruzko espedienteak ireki eta izapidetzea.

j) Uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion eskumenak erabiltzen laguntzea Segurtasun sailburuordeari; aipatutako dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideo-kamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen du.

k) Polizia Zerbitzuetarako Datuak Lantzeko Zentroa kudeatzea, eta, zehazki, beharrezko diren antolamendu-neurriak zehaztu eta erabakitzea, norberaren datuen segurtasuna ziurtatzeko, nahiz datuok aldatu, galdu eta baimenik gabe tratatu edo eskuratzea eragozteko, baita herritarrek eskubide hori erabili ahal izango dutela bermatzeko ere, betiere, norberaren datuak babesteko araudiarekin bat.

l) Segurtasun publikoaren arloa dela-eta beste instituzio edo/eta erakunde publiko zein pribatuekiko harremanak sustatu, koordinatu eta bideratzea; hori guztia, betiere, Herrizaingo Saileko beste zuzendaritzen eskumenei kalte egin gabe.

m) Sailburuordetza honen mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proiektuak, aldaketak edo ezabaketak proposatzea Giza Baliabideen Zuzendaritzari.