Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza

 

Titularra: Itziar Lizeaga Romero
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018765 Ext. 18765
Faxa945018747


Egitekoak

Honako eginkizun hauek dagozkio Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzari :

  • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak Herrizaingo Sailari modu iraunkorrean izendatzen dizkion eginkizun eta eskumen guztiak planifikatu eta garatzea, sailburuaren esku uzten direnak izan ezik .
  • Informazioen eta telekomunikazioen teknologia berriak nola aplikatu aztertzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hauteskunde-prozesuetan bozketa eta boto-kontaketa automatizatzeko eta parte hartze politikoa sustatzeko, eta, hala dagokionean, horretan zerikusia duten erakundeekin batera lankidetzan, botoa emateko eta parte hartzeko sistema elektronikoak ezartzera zuzendutako politikak bultzatzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren hauteskunde-prozesuetan, hala erabakita, erabili nahi diren bozketa-sistema elektronikoak benetan garatu eta ezar daitezen beharrezko diren proiektu guztiak egitea eta sustatzea.
  • Estatuko eremuan edo hortik kanpora garatzen diren hauteskunde-prozesu guztien jarraipena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ordezkaritza politikoan eragina izan dezaketen neurrian, eta bozketa-sistema elektronikoa erabiltzen duten hauteskundeei buruzko azterlanak egitea, horretarako, hauteskundeetako arauak aztertu eta bilduta.
  • Indarrean dagoen hauteskunde-legean finkatutako irizpideen arabera urteko diru-laguntza sozio-politikoen zenbatekoa nola banatu proposatzea.
  • Beharrezko dokumentuen datu-baseak prestatu eta mantentzea Sailaren informazio-politika eragingarria lortzeko.
  • Intranet Dokumentala kudeatzea, Herrizaingo Sailak eskainitako interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua denez, informazio automatizatua emateko bai bibliografikoa bai prentsa, irrati eta telebistakoa zein Internetekoa.
  • Sailaren intereseko informazio-agirien azterketa, ikerketa eta sailkapenaren eginkizunak garatzea.
  • Saileko politika era ezin hobean aurrera eramateko eta administrazio-zerbitzuak ahalik eta onenak izan daitezen beharrezko diren agiri bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo moduan aritzea.