Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Trafiko Zuzendaritza

 

Titularra: Andoni Arriola Garrido
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018744 Ext. 18744
Faxa945018750


Egitekoak

1.– Honako eginkizun hauek dagozkio Trafiko Zuzendaritzari :

a) Trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko arauen aurkako lege-urratzeagatik has daitezen zigor-espedienteen izapideak egitea eta ebaztea, legeetan xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Ezaugarri tekniko berezikoak direlako edo karga zatiezina garraiatzen dutelako, arauz ezarritako gehieneko tamaina eta neurriak gainditzen dituzten ibilgailuentzako baimen bereziak ematea.

c) Lasterketa, txapelketa, lehiaketa eta, oro har, kirol-saioetarako baimena ematea, zati batean edo osoan Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko bideetatik egin behar direnean.

Ekitaldi horiek direla-eta jendetza handia bilduko dela aurreikusten denean, eta, beraz, horrek segurtasun-mailako arazoak ekar ditzakeela ikusten denean, arlo horri dagokion eskumena baliatzerakoan Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzarekin koordinatuko da.

d) Ibilgailu Historikoen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 14ko 1247/1995 Errege Dekretuan ezarritako eginkizun guztietan jardutea.

e) Gidari-eskola partikularren araudi arautzailean aurreikusitako eginkizunak betetzea. Eginkizun horietakoak dira, besteak beste, gidari-eskola partikularrak irekitzeko eta jardunean jartzeko baimenen erregimenari dagozkion zereginak, zuzendari eta irakasleei baimena emateko erregimenari dagozkionak, eta aipatutako eskola horien ikuskaritzari lotutakoak.

Goian aipatutako ahalmen horiek guztiak, beren eskumenekoak diren eremuetan, Trafikoko lurralde-bulegoetan baliatuko dira, arlo bakoitzari dagozkion organoen bitartez.

Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide-Segurtasunaren arloan zigor-jardunbidea arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera, Trafikoko lurralde-bulego bakoitzeko instruktorea izango da zigor-espedienteen izapideak egingo dituen organoa; Trafikoko lurralde-zerbitzuko arduradunak dira zigorrak ezartzeko eskumena dutenak.

2.– Horiez gainera, ondoko hauek ere Trafiko Zuzendaritzaren eginkizunak izango dira:

a) Herriz kanpoko trafikoaren kudeaketa eta kontrola. Hori betetzeko, berari dagokio Trafikoa Kudeatzeko Zentroa, maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuaren bidez sortua, eta helburu horretako sortutako gainontzeko instalazioak zuzentzea eta kudeatzea.

b) Herriz kanpoko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko jarduerak planifikatzea, zuzentzea eta bateratzea, batez ere hiri-bide eta herri handietarako sarreretakoak, zati eta gune arriskutsu eta trafiko handikoetakoak eta zeharbideetakoak.

c) Bide publikoetako trafikoaren berri ematea erabiltzaileei.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko bide publikoetako trafikoaren –zeregin hori udalaren esku ez dagoenean– kontrola, antolaketa, zaintza eta diziplinako irudiak hartzeko eta erreprodukzioa egiteko bideo-kamerak eta beste edozein bitarteko jartzeko eta erabiltzeko agintzea.

e) Trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea, indarrean dagoen legediarekin bat.

f) Bide-hezkuntzako irakasle-titulua eta gidatzen irakasteko eskola partikularretako zuzendariaren titulua lortzeko ikastaroak antolatzea, aipatutako titulu horiek ematea eta eskola horietako irakasleentzako eguneratze-ikastaroak antolatzea.

g) Bide-hezkuntza eta bide-segurtasunaren arloko jarduera-programak planifikatzea eta egitea eta zabalkunde-kanpainak garatzea.

h) Trafiko eta bide-segurtasunaren arloko azterketak eta ikerlanak egitea.

i) Bide-hezkuntzarako eta -sentsibilizaziorako ikastaroak kudeatzea eta nola eman behar diren zehaztea.

j) Trafiko-istripuei buruzko txostenak eta azterketak egitea.

3.– Trafiko Zuzendaritzak emango ditu jarraibideak (Trafikoko politikak ezartzeko), zirkularrak (Trafiko alorrean legeak, arauak eta erregelamenduak interpretatzeko), eta helburuak (denbora-tarte jakin batean nolako emaitzak izan diren kuantifikatzeko), betiere, Ertzaintzaren Zuzendaritzak esleituta dituen eskumenak eta baliabideak aintzakotzat hartuta.

Bi Zuzendaritzen arteko ohiko harremana ordezkariek bideratuko dute, unean-unean tratatu beharreko gaien arabera, berariaz horretarako izendatuta, betiere, ardatz hauek direla-eta sortzen diren jardun-planak elkarrekin batera aztertuta:

a) Trafikoa zaintzeko zerbitzuek aintzat hartu beharreko jarraibideak eta arau-hausteak, —maiz gertatzen direlako edo arriskua sor dezaketelako— trafikoaren antolamenduaren arduradun diren Ertzaintzako unitateen arreta berezia izan behar dutenean.

b) Arriskutsuak direla-eta, zaintzako zerbitzu bereziak behar dituzten bide-gune edo -zatiak.

c) Trafikoa zaintzeko ardura duten Ertzaintzako unitateek irudi mugikorrak hartzeko eta erreproduzitzeko baliabideak erabiltzerakoan jarrai beharreko bideak eta arteztarauak, trafikoko eta bide-segurtasuneko araudiaren helburuak lor daitezen.

d) Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretuaren 5 artikuluko o) idatz-zatian (RCL 1990\578 eta 1653) azaltzen diren aurretiazko kontrolen esparrua, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioko eta Bide Segurtasunaren Legearen testu artikulatua onartzen duena.

e) Abiadura-kontrolak egiteko arteztarauak.

4.– Trafiko-arloan erakunde desberdinen laguntza eta lankidetza bermatzeko, Trafiko Zuzendaritzari dagokio:

a) Foru aldundiekin elkarlanean aritzea, foru aldundien titulartasuna duten bideetatik eta errepidetik egiten den garraioa zaintzeko, segurtasuna emateko, ikuskatzeko eta salaketak jartzeko eginkizunak betetzerakoan, baita herriz kanpoko seinaleak erabakitzea ere.

b) Errepideetako gaietan eskumena duten administrazioekin lankidetza sustatzea, bakoitzak dituen eskumenak erabiltzen laguntzeko elkarri.

c) Beste herri-administrazioetako organo baliokideekin hartu-emanak sortu eta elkarlanerako jarraibideak finkatzea.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuekin lankidetzan aritzea, batez ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin bide-segurtasunari buruzko berariazko programazioa lortzeko ikastetxeetarako, eta Osasun Sailarekin edari alkoholdunek, droga toxikoek, estupefazienteek eta sustantzi psikotropikoek istripuetan duten eragina aztertu eta egoera horri aurre hartzeko.

e) Udaltzaingoekin harremanak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoan trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazioa eta bide-segurtasunari buruzko araudia bete eta interpreta dadin.

f) Eskualdeetako eta nazioarteko beste administrazioekin lankidetzan aritzea Europa barneko errepideen sareko trafikoaren kudeaketari eta trafikoko informazioaren elkartrukeari dagokionean.

5.– EAEko Bide Segurtasun Batzordearen Komite Iraunkorraren lehendakaria Trafiko zuzendaria izango da, EAEko Bide Segurtasun Batzordea eratzeko otsailaren 9ko 22/1993 Dekretuaren 7. a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; aipatutako erregelamenduko 8. artikuluan izendatzen zaizkion eginkizunak beteko ditu eta jarraipena ere egingo du plan hori ea betetzen den.