Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza

 

Titularra: Aitor Uriarte Unzalu
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018879 Ext. 18879
Faxa945018748


Egitekoak

1.– Honako eginkizun hauek dagozkio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, Dekretu honen 2. paragrafoan Zuzendaritzako lurralde-bulegoei izendatutakoen kaltetan gabe:

a) Kasinoak, bingoak, jolas- eta joko-aretoak jarri, zabaldu, moldatu, jardunean jarri eta berriztatzeko baimena ematea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudian aipatutako joko-mota guztietarako ere.

b) Joko-jarduerarekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko beharrezko lanbide-agiriak eman, berriztatu, eta, hala badagokie, indargabetzea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan joko-mota desberdinak ustiatzeko enpresak eratzeko baimenak ematea; baita enpresetan aldaketak egitekoa, enpresak berriztatzekoa edota, hala behar izanez gero, ezabatzekoa ere.

d) Joko-makinak ustiatzeko baimenak ematea eta, kasuan kasu, baimena berritzea edo iraungitzat erabakitzea.

e) Joko eta ikuskizun publiko eta jolas-jardunetan zigortzeko ahalmena kontrolatu, ikuskatu eta erabiltzea, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.1 artikuluan, eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3.b artikuluan jasotako zigorrak, eta indarrean dauden arauek izenda diezazkiotenak jarriz.

Aipatutako zigor-espedienteak Zigor eta Errekurtsoen Zerbitzuak izapidetuko ditu.

f) Euskal Autonomia Erkidegoan baimendu beharreko jokorako material, osagai, tresna edo elementuak finkatu, homologatu eta ikuskatzea.

g) Ikuskizun publikoen eta jolas-jardunen alorrean Herrizaingo Sailari izendatutako eskumen guztiak baliatzea, beste organo batzuei izendatutako eskumenak salbuespen direla.

h) Joko eta ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak zerrendetan jaso eta koordinatzea, edota, behar denean, erkidegoetako, estatuko edo nazioarteko organoetan lanak zuzentzea edo parte hartzea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueretarako Euskal Herriko Kontseiluari dagozkion koordinazio-ahalmenen kaltetan gabe.

i) Zuzendaritza honenak diren gaiei dagozkien datuen bilketa, analisia eta bideraketa antolatu eta ustiatzea; halaber, zuzendaritza honen eskumenekoak diren joko eta ikuskizun-gaietako estatistikak eta ikerketak egitea ere bai.

j) Joko eta Ikuskizun Atala Euskal Autonomia Erkidegoz kanpokoak diren antzeko zerbitzu edo unitateekin harremanetan jartzea eta harreman horiek koordinatzea, jokoen eta ikuskizunen alorrean egin beharreko ikuskaritza- eta kontrol-zereginei dagokienez.

2.– Zuzendaritza honen menpe dauden joko eta ikuskizunetako lurralde-zerbitzuek, Zuzendaritzako titularrak izendatutako irizpideen arabera, ondorengo eskumen eta ahalmen hauek izango dituzte dagokien lurraldean:

a) Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko baimenak ematea, zezen-ikuskizunetarako eta ezaugarri bereziak dituzten beste batzuetarako izan ezik, horrelakoetarako baimenak ematea zuzendariak beretzat gordetzen badu.

b) "A" motako eta "B" motako makinei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea, ustiaketa-baimenak eta jabez aldatzekoak izan ezik.

c) Beharrezko lanbide-dokumentuak ematea eta berritzea bingo-aretoetan jardun ahal izateko.

d) Dagokion lurraldeko ikuskapenarekin baterako koordinazioa.

3.– Ezarritako eginkizun horiek betetzeko, Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Atala, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko izango da jardunez Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 34.2 artikuluaren eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legeko 25. artikuluaren arabera.

Orobat, joko eta ikuskizunen politikak finkatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak horretarako behar duen informazioa eskatu ahal izango dio Ertzaintzaren Zuzendaritzari.