Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza

 

Titularra: Mª Carmen Urbieta Gonzalez
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018883 Ext. 18883
Faxa945018852


Egitekoak

1.– Honako eginkizun hauek dagozkio Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari: larrialdiak kudeatzeari buruz apirilaren 3an onartutako 1/1996 Legeak ezartzen duenaren ondorioz Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizun zein eskumenak, eta hari lotutako araubide osagarria betearaztea eta betetzea. Zehatz dagokio :

a) Eusko Jaurlaritzaren esku dauden babes zibileko planak egitea, horien ezarpena, mantentze-lana eta berrikuspena koordinatzea, eta erabilera ere koordinatzea, kasuan kasuko planak bere zuzendaritzari buruz ezartzen dituen xedapenekin bat etorriz .

b) Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioen ardurapeko larrialdietarako planen idazketa bultzatzeko laguntza ematea baita, erkidego-mugez kanpoko eremua hartzen badute ere, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eragin berezia izan dezaketenena ere, legeetan ohartemandako bideak erabiliz betiere.

c) SOS-Deiak Larrialdietako Koordinazio-Zentroak –eratxikiak baititu– antolatzea, zuzentzea eta kudeatzea, apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, larrialdiak kudeatzekoak, eta arau osagarriek haien esku uzten dituzten helburuetarako benetan balio dezaten.

d) Apirilaren 3ko 1/1996 Legearen, larrialdiak kudeatzekoaren, 26.2 artikuluak aipatzen dituen jarduteko taktikak prestatzea eta, halaber, haien tratamendurako jarduerak zuzentzea eta jarduteko baliabideak koordinatzea uztailaren 24ko 153/1997 Dekretuko 2. artikuluan jasotakoaren arabera. Dekretu horren bidez onartzen da "Larrialdiei Aurregiteko Bidea – LABI" Euskadiko Babes Zibilaren Plana eta arautzen dira larrialdiei aurre egiteko euskal sistemako integrazioko mekanismoak.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen larrialdi-egoerei aurre egiteko era guztietako bitarteko eta baliabideak sor eta gara daitezen bultzatzea. Bereziki, larrialdi horiei aurrea hartzeko eta horietan esku hartzeko herritarren partaidetza antolatzeko eta garatzeko ekimenak sustatzea.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko arriskuen inbentarioa eta erabilgarri diren bitarteko eta baliabideen katalogoa eguneratuta zaintzea.

g) Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren babes zibileko planen barruan ariketa eta simulazioak antolatzea eta egitea.

h) Herri Babesaren inguruko gaikuntza politika bultzatu eta aurrera eramatea, larrialdietan esku hartzen duten giza baliabideen heziketa eta, oro har, herritarrena ere bultzatuz.

i) Autobabesa sustatzea eta hedatzea, eta, horretan eskumena edo interesa duten beste erakundeen laguntzarekin, ikerlanak eta informazio-programak egitea herritarrentzat, arriskuen berri emateko eta larrialdietan nola jardun azaltzeko ikerlanak eta programak.

j) Euskal Autonomia Erkidegoan bertan eta kanpoan gertatutako larrialdi eta hondamenetan eta horien tratamenduan espezializatutako dokumentu-fondoa antolatzea; halaber, gai horretaz ikerlanak egitea.

k) Herri izaerako edo izaera pribatuko erakundeek babes zibilaren inguruan egin ditzaten ekintzen aldeko sustapen-politika bultzatu eta aurrera eramatea.

l) Babes zibilari eta larrialdiei buruzko gaiak zerrendatu eta koordinatzea, edota, behar denean, organo autonomikoak, estatukoak edo nazioartekoak zuzentzea edo horietan parte hartzea.

2.– Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari atxikita geratuko dira Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS-Deiak). Honako araupean daude zentro horiek: Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen III. tituluan; "Larrialdeei Aurregiteko Bidea – LABI" Euskadiko Babes Zibilaren Plana onartzen duen eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal sistemako integrazioko mekanismoak arautzen dituen uztailaren 24ko 153/1997 Dekretuarenean; Jardunak Koordinatzeko Zentroak sortzeko martxoaren 8ko 84/1983 Dekretuarenean; eta Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren 1998ko uztailaren 15eko Akordioarenean, horren bidez onartzen baita larrialdietako deiei 112 telefono-zenbakiaren bitartez kasu egiteko zerbitzua emateko erakundearen izaera.

3.– Zuzendaritza honi atxikitzen zaio, ondorio guztietarako, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LALZ), Ertzaintzako kideen funtzionario-estatutuarekin zerikusia duten gaiak salbu.