Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Herrizaingo Sailburuordetza

 

Titularra: Maria del Yermo Urquijo Elorza
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018905 Ext. 18905
Faxa945018860


Egitekoak

1.– Polizia-jardunarekin zerikusirik ez duen segurtasun alorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Herrizaingo Sailburuordetzari, horien artean larrialdien, joko-ikuskizunen eta hauteskunde-araubidearen kudeaketa .

2.– Herrizaingo sailburuordearen eginkizuna izango da Sailburuordetzako jardun multzoa programatzea eta bere organoen jardunak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea, eta bereziki:

a) Ertzaintzaren plantillan, Sailburuordetza honen funtzioak betetzeko jarduera erabakigarrikoak diren unitateetan, izandako aldaketen berri ematea.

b) Bere ardurapeko zuzendaritzei dagozkien segurtasun-jarduerak garatzeko izendatutako informatika- eta telekomunikazio-gaietako plan eta proiektuak egiten parte hartzea. Horri begira, bere eginkizuna da sistema horien ezaugarriak erabakitzea Sailburuordetza honen ardurapeko zuzendaritzen zerbitzu-eskariei dagokienean.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.2 artikuluan eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3.c artikuluan jasotako zigorrak jartzea, eta indarrean dauden legeek esanbidez izendatzen dizkiotenak ere bai; halaber, Herrizaingo Sailburuordetzaren ardurapean dauden Zuzendaritzetako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jar daitezen gora jotzeko errekurtsoak ebaztea.

3.– Honako Zuzendaritza hauek daude Herrizaingo Sailburuordetzan:

  •  Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.
  •  Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
  •  Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.