Araubide Juridikoaren Zuzendaritza |
| Titularra: Mª Luisa Arenaza Garai |
| DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA) Tlf.: 945018758 Ext. 18758 Faxa945018753 |
| Egitekoak
1.– Sailburuaren zuzeneko ardurapean, Herrizaingo Sailari egokitutako kudeaketa arloan Araubide Juridikoaren Zuzendaritza da lege-araubideari buruzko jarduketetarako koordinazio-organoa. Horrela, Araubide Juridikoaren zuzendariak, egiturako bere goi-aginpidearen bidez koordinatuko ditu Saileko organo ezberdinei atxikitako lege-zerbitzuak . 2.– Honako eginkizun hauek dagozkio Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari: a) Herrizaingo Sailaren eskumenekoak diren alorrei dagokienez, legeak garatzeko planak prestatu, proposatu eta burutzea, kasuan kasuko xedapen orokorren egitasmoak landuz, hori guztia Sailaren barneko eragindako organoekin elkarlanean jardunda eta koordinatuta. b) Herrizaingo Sailak parte hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta beren ebazpenen jarraipena eta kontrola. c) Herrizaingo sailburuak ebatzi beharreko administrazio-prozedurak izapidetzea, 6.1. f) 3. artikuluan jasotakoak izan ezik, eta sailburuordeek ebatzi beharreko administrazio-prozeduretan, berriz, beharrezko den aholkularitza eskaintzea hala eskatzen diotenean. d) Saileko organoek eskatzen dizkioten legezko txostenak ematea. e) Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta erabaki beharreko gaiei buruzko lege-txostena ematea, hala eskatzen denean. f) Legeen aurreproiektuak, eduki arautzailea duten dekretu-proiektuak eta bestelako xedapen orokorrak bideratu behar direnean, aginduzko legezkotasun-txostenak egitea. g) Sailak izenpetu behar dituen akordio eta itunei buruzko txosten juridikoak egitea; halaber, aginduzko legezkotasun-txostenak, beste organoren bati beren-beregi izendatu ez bazaizkio. 3.– Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari dagokio, halaber, apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuak Herrizaingo Sailari izendatzen dizkion eginkizunak betetzea, Ertzaintzako kideak jurisdikzio penal eta zibilean ordezkatzeko eta defendatzeko gaitasuna ematen baitu dekretu horrek. |