Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Zerbitzu Zuzendaritza

 

Titularra: Iñaki Gurtubai Artetxe
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018757 Ext. 18757
Faxa945018749


Egitekoak

1.– Zerbitzu Zuzendaritzak Sailaren zerbitzu erkideak zuzentzen eta kudeatzen laguntzeko erantzukizun osoa du, eta, horrenbestez, sailburuaren zuzeneko agindupean, honako eginkizun hauek bete behar ditu:

a) Herrizaingo Sailaren aurrekontu-aurreproiektuaren elaborazioa zuzentzea eta horren jarraipena egitea. Era berean, Euskal Herriko Poliziaren ikastegiaren aurrekontu-proiektuaren elaborazioa koordinatzea, eta Sailarenarekin bategitea; behar diren aurrekontu-aldaketak izapidetzea; eta gastu-programen ebaluazioa egitea.

b) Sailaren ekonomia-kudeaketa eramatea, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz dagokiona izan ezik .

c) Sailaren ekonomia-kudeaketa, kontratazio eta ondarearen jarraipena antolatu eta koordinatzea; informazio-, etengabeko ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.

d) Sailaren kontratazio-organoa izatea, betiere, kontratuaren hasierako aurrekontua 500.000 eurokoa baino handiagoa ez bada, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik.

Herrizaingo Saileko Kontratazio Mahaia sortzeko, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Herrizaingo sailburuak 2000ko martxoaren 21ean emandako Aginduaz eratu zen Kontratazio Mahaia Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita dago.

Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio Kontratazio Mahaiak aztertu behar dituen administrazio-kontratazioko espedienteak prestatzea, baita Sailaren ardurapeko ondare-espedienteak ere, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik. Era berean, beste sail batzuetako organoen ardurapeko espedienteak bultzatzea ere eginkizun dauka.

e) Sailaren gastuak baimentzea, 500.000 eurotik beherakoak badira, eta, betiere, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik.

f) Herrizaingo Sailak dituen giza baliabideak zuzendu eta administratzea, betiere, Sailak dituen eskumenen barruan, eta arau honetan berariaz Giza Baliabideen Zuzendaritzaren esku utzitako egoerak izan ezik. Batez ere, honako hauek:

1) Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 10.1 artikuluaren arabera Sailaren esku utzitako eskumenak betetzea. Beraz, burutza, Sailaren inguruko administrazio-egintzak eta ohiko kudeaketa gauzatzea, eta indarrean den arautegiak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

2) Langile-beharrizanak ebaluatzea, plantillak osatzeko proposamenak egitea, eta lanpostu-zerrendak prestatzea.

3) Langileen arloan jartzen diren errekurtsoak ebazteko izapideak eta proposamenak egitea, funtzio publikoaren arloan ardura duten organoen eskumenen kaltetan joan gabe.

4) Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-planak eta programak bultzatzea eta prestatzea, HAEEren eskumenei ezer kendu gabe.

5) Sailen arteko koordinazioa, langileak euskalduntzeko eta hizkuntza normaltzeko politika garatzeko orduan.

g) Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez beheragoko eginkizunak dauzka, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluarekin bat, eta euskal funtzio publikoaren printzipio orokorrak kontuan harturik:

1) Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen lanpostu-zerrendak prestatzea.

2) Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako behin-behineko lan-kontratuko langileen lan-poltsak osatu eta kudeatzea. Langile horiek kontratatzea, non eta ez den Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren eskumena.

3) Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langile finkoa izateko hautapen-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzea. Epaimahaiak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.

4) Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileak langileez hornitzeko prozeduren oinarriak prestatu, deialdiak egin, prozedura bideratu eta ebaztea. Lan-kontratuko langile horiek jardunean hasteko, lekuz aldatzeko, edo dituzten lan-baldintzak aldatzeko izapideak egitea, eta, hala badagokio, baimena ematea, betiere, indarrean diren xedapenetan ezarritakoaren arabera.

h) Ertzaintzako funtzionarioen zein Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen hitzarmenak eta itunak negoziatzean parte hartzea. Segurtasun Administrazioko langileei dagokienez, negoziazioa zuzentzeko ardura eramatea, artikulu honen lehenengo paragrafoaren g) idatz-zatian jasotako gaietan.

i) Herrizaingo Sailari dagokion administrazio-kudeaketa antolatu, zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, Ertzaintza eta bere zerbitzu laguntzaileak salbu, hurrengo arlo hauetan: barne-araubidea; azpiegitura eta bulegoetako baliabide materialez hornitzea, eta mantentzea.

j) Erregistroko eta artxiboko sistema antolatzea. Sailaren argitalpenak koordinatzea Eusko Jaurlaritzako beste sailekin. Sailaren bibliografia-baliabideak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu nagusietakoekin batera antolatzea, Herrizaingo Saileko beste organo batzuek dituzten eskumenen kaltetan joan gabe.

k) Sailaren barne-antolamenduaz eta lan egiteko moduez eta sistemez proposamenak egitea, Segurtasun Sailburuordetzarenak izan ezik, Herrizaingo Sailaren zerbitzuetako lan-sistemak razionalizatu eta hobetzearren, eta aipaturiko zerbitzuak eta poliziarenak koordinatzearren.

Halaber, Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizunak, informazio eta telekomunikazioko sistemen arloan, Zerbitzu zuzendariari atxikitzen zaizkio, informazio eta telekomunikazioko sistemen kudeaketa-moten eta eginkizunen plangintza, antolamendua eta banaketa arautzen duen 35/1997 Dekretuaren 7. artikulua betez, salbuespena eginda segurtasun-jardueretarako diren informazio eta komunikazio-sistemei dagokienean, hori ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamalaugarren xedapen gehigarrian.

l) Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak arautzeko aginduen, administrazio-hitzarmenen eta xedapen orokorren proiektuei eta aurreproiektuei buruzko espedienteak izapidetzea.

Horrez gainera, arau-proiektuen testuak idaztea, baldin eta Zerbitzu Zuzendaritzaren eskumeneko gaiei buruzkoak badira, edo zeregin hori berariaz bere ardurapean jarri bada.

m) Ekonomia-edukia duten arau-xedapenen, administrazio-hitzarmenen, eta diru-laguntzak arautzen dituzten aginduen aurreproiektu eta proiektuek, fiskalizazio-organoetara bidali baino lehen, duten eragina –lege, aurrekontu eta ekonomiaren aldetik– aztertu eta gainbegiratzea. Era berean, Zuzendaritza honen esku utzi diren eta derrigorrez txosten juridikoa behar duten administrazio-kontratazioko gaiei buruzko irizpenak ematea.

n) Sailean ebatzi beharreko gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, egiteko hori beste edozein zerbitzu edo organori atxiki ez zaionean.

o) Jaurlaritza Kontseilura eta bere eskuordeturiko batzordeetara bidali beharreko Sailaren gaiak izapidetzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.

p) Jaurlaritza Kontseiluaren eta eskuordeturiko batzordeen aztergaiak aztertzea; komunikazio-organo gisara jardutea gainerako sailekin, eta harremanetan dauden organo edo erakundeekin; eta Zuzendaritza honen ardurapeko eginkizunak helburu duten sailen arteko batzorde eta kontseiluetan parte hartzea.

q) Berariaz Euskadiko Ogasun Orokorrari, antolamenduari eta informatikari dagozkion arloak direla-eta, oro har, sail guztiei esleituta datozen gai orokor eta erkideak direlako, indarrean dagoen legeriaren arabera, Herrizaingo Sailari dagozkion zereginak ere bai.

2.– Administrazioa eraberritzeko organoak ematen dituen jarraibideak eta proposatzen dituen ekimenak garatzeko eta gauzatzeko behar den euskarria eskaintzea Zerbitzu Zuzendaritzak izango du eginkizun, Jaurlaritzaren programan dauden aurreikuspenak Sailaren esparruan garatzeko asmotan.

3.– Europar Batasunaren araubidea eta politikak prestatzen eta aplikatzen Eusko Jaurlaritzak duen parte hartzearen barruan Zerbitzu Zuzendaritza izango da Sailari dagokionaren arduraduna, indarrean dauden hitzarmenak eta arauak aintzat harturik.