Sailaren politika garatzeko interesgarri direlakoan, sailburuak agintzen dizkion ikerketak eta azterlanak egitea.
Sailaren eginbeharrekoetan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea. Horretarako gaiarekin zerikusia duten Saileko beste organo eskudunekin batera lan egingo du.
Saileko estatistiken elaborazioa koordinatzea eta arlo honekin zerikusia duen organo eskudunetan Sailaren ordezkari agertzea.
Giza komunikabideekiko harremanak garatu eta aurrera eraman, eta Sailaren komunikazio-politika taiutu eta aurrera eramatea, Saileko gainontzeko organoei laguntzeko.
Eragindako gainontzeko organoekin elkar lanean, irudi-kanpainak eta herritarren lankidetza eskatzeko helburua duten kanpainak diseinatu eta gauzatzea, Sailaren eginkizunarekin zerikusia duten gaietan herritarren parte hartzea bultzatzeko.
Herrizaingo Sailak egiten dituen ekintza ofizialak antolatzea, Lehendakaritzaren Idazkaritzako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari dagozkion ekintzen kaltetan gabe.
Sailak sustatutako Kongresuak, Jardunaldiak edo Mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.
Sailaren urteko argitalpen-plana prestatzea Argitalpenetako Zerbitzu Zentralarekin batera.
Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin izan beharreko harremanak bideratzea Jaurlaritzako Lehendakaritzaren bitartez, berori baita organo eskuduna.
Herritarrei informazio orokorra emateko zereginak koordinatzea, eta Herrizaingo Saileko herritarrei laguntzeko eta informazioa emateko zerbitzuak artikulatzea Zuzenean-Eusko Jaurlaritzak herritarrei laguntzeko duen Zerbitzuarekin.
Ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan Sailari ematen zaizkion zereginak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak Interneten agertzeko orduan izan behar duen eredua dela-eta.
Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasun-planean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotako neurriak sustatzea, koordinatzea eta arlo horretan lankidetzan aritzea Herrizaingo Saileko Zuzendaritzekin eta atalekin, baita hari atxikitako gainerako organismoekin ere.