Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Rodolfo Ares jaunaren agurra


Rodolfo AresEusko Jaurlaritzako sailburu kargu berria nire gain hartu eta berehala, euskal gizarte osoaren esanetara jarri nahi dut nire burua, Lehendakariak utzitako ardurarekin konpromisorik irmoena adierazi eta itxaropen-mezua plazaratu nahi dut
Nire indar guztiak jarriko ditut Euskadi izan dadin guztiok amets egiten dugun herrialdea, ahalik eta lasterren, eta herritar guztiok bakean eta askatasunean bizi ahal izateko lurra izan dadin.

Nire Sailaren lehenengo helburua izango da terrorismoaren kontrako borroka, bere alderdi guztietan. Hortaz, gure esku dauden baliabide guztiak erabiliko ditugu ETAren bukaera lortzeko eta lasaitasuna zabaltzeko mehatxuak jasaten dituen senideren bat duen milaka familietara.

Dena dela, nire ustez, helmuga hori lortzea guztion lana da. Gauzak horrela, euskal herritar guztiei bigarren mezu bat botatzeko gogoa dut: Behar-beharrezkoa da elkarrekin lan egitea gure gorrotoa eta gaitzespena adierazteko pertsona bat hiltzeko zilegitasuna dutelakoan daudenei, beraiek bezala ez pentsatzeagatik.
Terrorismoarekin amaitzeko ez da nahikoa poliziaren lana sendotzea, Zuzenbide-estatuaren arauak aplikatzea eta epaileen erabakiak babestea. Horretarako, etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatu behar ditugu, ez bakarrik hiltzen dutenak, estorsioak egiten dituztenak edota mehatxuak egiten dituztenak, baita ekintza horiek babestu eta justifikatzen dituztenak ere.

Patxi Lopez lehendakariak eta bere gobernuak behar den lidergo politiko eta instituzionala sustatuko dute helburu hori lortu ahal izateko
Konbentzituta nago euskal gizarteak, eta partidu politiko demokratikoek osotasunean, eginkizun deslegitimatzaile horretan lan asko egin dezaketela. Denon artean lortu dezakegu bortizkeria praktikatzen dutenak eta babestu eta justifikatzen dutenak bakar bakarrik daudela sentiaraztea, eta gizarteak erabat baztertzen dituela.

Dena dela, Herrizaingo Sailburu gisa hartzen dudan ardura ETAren kontrako borrokatik haratago doa. Nire bigarren erronka nagusia Hiritarren Segurtasuna da eta horretarako etengabeko ahalegina egingo dugu hiritarren ongizatea eta lasaitasuna bermatu ahal izateko.

Nire Sailetik, terrorismo matxistaren kontrako borroka ere sustatuko dugu. Baita terrorismo mota hori nozitzen duten emakumeen arreta ere. Horretarako, genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko zuzendaritza berria sortu dugu.
Gure poliziak espezializatzeko arreta berezia jarriko dugu, gaur egun gero eta ohikoagoak diren delituen kontra erreakzio gaitasuna hobetu ahal izateko: pedofilia, krimen antolatua edo informatika delituak, esate baterako.
Trafiko arazoei aurre egiteko irtenbide berriak aztertuko ditugu eta, azkenik, bultzada garrantzitsua emango diegu Larriadiei eta Babes Zibilari.
Aurretik lau urte dauzkagu lan kilikagarri horiei ekiteko. Bitarteko egokiak dauzkagu, gainera, lortu ahal izateko. Batez ere, Sailaren aurrean daramatzadan egun gutxi hauetan nabaritu dudan Ertzaintzaren profesionaltasuna eta lan egiteko gogoa. Oso harro nago gure Polizia osatzen duten 8.000 agenteen arduradun gorena naizelako.

Horiei guztiei, eta gizarte osoari, nire agurrik beroena adierazten dizuet.

Rodolfo Ares
Herrizaingo sailburua

Azken eguneratzea: 2009/05/26