Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Sailburua


   

  RODOLFO ARES TABOADA

Ourense (1956), ezkonduta dago, bi seme-alaba ditu, eta industri maisua da.

PSE-EEn (PSOE) eta UGTn 1977an sartu zen, Otxarkoagako Elkarte Sozialista sortzen parte hartu zuen, eta alderdiaren barruan hainbat ardura izan zituen. Gaur egun, PSE-EEko antolakuntza-idazkaria eta bozeramailea da.
UGT sindikatura afiliatuta dago, eta sindikatu horren Bizkaiko Batzorde Exekutiboko kidea izan zen.
1983 eta 1990 artean, zinegotzia izan zen Bilboko Udalean, eta kargu hauek bete zituen: alkateordea eta Hirigintza, Zirkulazio eta Garraio Arloko ordezkaria, bai eta Udal Talde Sozialistako bozeramailea ere. Bilboko Plan Orokorra eta Bilbobus garraioaren berritzea bultzatu zituen. Egoiliarrentzako aparkalekuen politika abian jarri zen, bai eta Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoak birgaitzeko planak ere.
1990ean, lehen ahaldun nagusiordea eta Hirigintza eta Ingurumen Saileko foru-diputatua izan zen Bizkaiko Foru Aldundian. Kargu hori bete zuen, PSE-EE (PSOE) alderditik Bilboko alkatetzarako bere hautagaitza aurkeztu zuen arte, 1991ko udal-hauteskundeetan.
Bilbao Ría 2000 sozietatea sortzeko bultzatzaileetako bat izan zen Sozialisten bozeramaile-kargua bete zuen aldian, 1991tik 1994ra bitartean.
PSE-EE (PSOE) alderdiko Bizkaiko Probintziako Batzorde Exekutiboko kidea izan zen, eta Antolakuntza Idazkaritza eta Idazkariordetza Orokorra karguak bete zituen. 1995ean, Euskal Sozialisten Kongresua egin eta gero, PSE-EEren (PSOE) Euskadiko Batzorde Exekutiboko Arloak Koordinatzeko idazkari eta Hauteskunde koordinatzaile zereginak hartu zituen bere gain.
1994an, lehenengo aldiz aurkeztu zen Eusko Legebiltzarreko kide gisa, Bizkaitik. Hautagaitza errepikatu zuen 1998, 2001 eta 2005eko erkidegoko hauteskundeetan.
Legebiltzarreko Euskal Sozialisten Taldeko idazkari nagusia eta ordezko bozeramailea izan da, bai eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko eta Azpiegitura eta Garraioko arduraduna ere Gasteizko Legebiltzarrean. EITBren Administrazio Kontseiluko kidea izan zen 1998-2000 urteen artean.
2000tik 2005era bitartean, Euskal Sozialisten bozeramailea izan zen Gasteizko Legebiltzarrean.
2000ko azaroan egin zen PSE-EE (PSOE) alderdiaren IV. kongresuan, Hauteskunde Ekintzako arduradun eta koordinatzaile aukeratu zuten berriz ere.
PSOEko Batzorde Federaleko kidea da.
2004ko uztailean egin zen PSOEren 36. kongresuan, Batzorde Exekutibo Federaleko kide aukeratu zuten.
2005eko erkidegoko hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarreko kide aukeratu zuten berriz ere.
2005eko urriaren 29 eta 30ean Bilbon egin zen Euskal Sozialisten V. kongresuan, Euskadiko Batzorde Exekutiboko bozeramaile eta Koordinazio eta Antolakuntza idazkari aukeratu zuten.
PSOEren 37. kongresuan, Batzorde Exekutibo Federaleko kide aukeratu zuten berriz ere.
2009ko martxoaren 1ean egin ziren erkidegoko hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarreko kide aukeratu zuten berriz ere.
2009ko maiatzaren 9an, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu izendatu zuten.
Euskal Sozialisten VI. Bitzarrean, 2009ko urriaren 3an eta 4an egin zena, PSE-EEren (PSOE) Idazkari Politikoa hautatu zuten.

 

 

Azken eguneratzea: 2009/10/08